OIHARTZUN KUANTIKOA

OIHARTZUN KUANTIKOA


 

ResonanciaC
Kinslow-Martina

Tomas 1.8
Tomás-Mertxe

Gaur egun nere iharduera terapeutikoa, ongizatearekiko lankidetasuna nahi baduzu, OIHARTZUN KUANTIKOAN (aurrerantzean O.K.) oinarritzen da nagusiki, nahiz eta beste zerbait gehiago ere baden. Hala ere berau da egite bat, metodo bat, Frank Kinslow Doktoreak landua eta bideratua.

Kontzientzia Aratzean oinarritutako sistema, Eumozioaren eragina eta Intentzioaren gauzatzea tarteko. Pertsonalki zuzenean egin daitekeen prozedura da, baita ere urrunera. Ahal den heinean, beharra eta interesa duen pertsonakin zuzenekoa gomendatzen da.

Zutik jarri ginen momentutik eta buru belarri gizaki izaeraren jabe eginda, inguratu gaituzten arazo guztiei erantzuna eman ahal diegu kontziente izanda Kontzientzia Aratzak duen antolaketa indarraz.

Egonezin ekonomikoak ditugu, lanarekikoak, sendikoak, harremanetakoak,…. Bazter guztietan nabaritzen ditugu mehatxuak, “aurre egin edo ihes”, hau da gure belaunaldiaren joera. Bainan hau alda daiteke. Nola?, kontziente izanda. Kontzientzia Aratzak emozioa zein gogoa argitzen ditu. “Ez dezagun begiratu atzera tristuraz, ezta ere aurrera beldurrez, baizik eta aurrera kontzientziakin”. Jamen Thurberek esana.

Emozioak eta pentsamenduak gogoak sortutako formak dira, eta aldarazteko zerbait behar dutenez, badugu horretarako sustantziarik eta formarik ez duen zerbait. Kontziente izan behar da. Pentsamenduak energia izanda eta kontuan edukita ez direla agortzen inoiz, badu zentzua pentsatzeak beren jatorria agortzen ez den iturri batekoa dela.

Pentsamendu bakoitzak emozioa du berekin eta dardarazten gaituen sentipen nagusitzailea darama. Ondorioz, pentsamenduak zein emozioak joera bat hartzen du, eta joera hori urrutiratzen bada iturritik, harmoniatik, arriskua dago kaltegarria izatea.

Kontzientzia Aratza zarela aurkitzea, berataz jabetzea alegia, lehen pausoa da bizitza oparoa eta osoa eramateko. Horrela lortu dezakegu erabateko jarduera. O.K. prozedura askarra eta eraginkorra da, osatzea bideratzen du eta minak arindu. Osasuna ordena da, harmonia, barruko pakea, baldintza gabeko maitasuna. Osatzearen gakoa ordenamendu gabeko bibrazioak neutralizatzean lortzen da, eta horretarako bibrazio ordenatuak behar.

Osatze sistemak , tradizionalak edo ez, medizina alopatikoa bera, akupuntura, homeopatia, gorputz terapiak eta prozedura energetiko sotilak ere, ordenu bibratorioa berreskuratzean funtzionatzen dute. Kontzientzia Aratza ez da bibrazio bat, bibrazioen jatorria baizik.

Kontzientzia arrunta egoa bera da. Hitz gutxitan esan da, ez bagera kontziente egiten bakoitza gerala sorkuntzaren testigantzaren jabe, izaki mugagabeak alegia, bakarrik kontuan izango ditugu ohiko mugak. Bizitza hau bera perfektua da, gertatzen dena da ez gerala kapaz edo gai bere perfekzioaz jabetzeko.

Kontzientzian jartzen du enfasia O.K. prozedurak, ez da teknika bat, indarrik apenaz egin behar den. Kontzientzia Aratzetaz kontziente izatearen prozedura da. Hogei segundu eta minutu batzuen tartean iraun dezake, eta saioa bukatuta eraginak iraun dezake denbora luzean.

O.K. duen eraginkortasunak, bere inplikazioak, ahalbideratzen du edozein arazoei zuzentzea. Osasun sistema tradizionalak egitura erabiltzen duen modura O.K. disolbatzea bilatzen du. Egituren disolbatze ordenatuak Kontzientzi Aratzera bideratzen du gogoa, horrela praktikariak ordena darama desegiturara.

Kontziente izaten ikasiz modu egokian, adi, senda daitezke orkatileko zein belauneko zartadaren min fisikoak, buruko minak, liseriketa kontuak, artikulazioetako minak, kezka emozionalak arindu, zeloak  adibidez, samindura, antsietatea, beldurrak, eta ere ekonomia arazoak  zuzendu, harremanak eta sexu bizitza.

Tomas 4.6
Urrunera

Tomas 3.3
Zuzenean

Mugimendua ezabatzen du O.K. prozedurak, eguneko kezkak gailenduz eta Kontzientzia Aratzean asentatuz. Badira teknika eraginkor ugari energiaren eremura mugatzen direnak eta ondoren gogora bueltatuz. Energia sorkuntzaren iturrira biltzeak jardunaren boterea nabarmen gehitzen du.

Izugarrizko lanak egin daitezke, bakarrik kontzientziatze mailak jarri ditzake mugak. Jakinekoa da  pertsona mugatuak gerala eguneko ohiko jardunetan, eta hori konprenigarria da, bainan jakinda mugarik ez dagoela, hasi gindezke gure kontzientzi arrunta lotzen duten kateetaz askatzen eta bizi egungo mugetatik haratago.

Kontzientzia Aratzak bere lotunea du Ezerezakin, Hutsuneakin. Bata zein bestea esan dezakegu eremu berdinak direla. Guzti horrek ahalbideratzen du egokia den giroa sortzearen osaketa gauza dadin, bere  ordenu perfektoaz baliatzen da. Kontzientzia Aratzean blai egiten den triangulatze prozedura da erabiltzen den teknika, berak eramaten du erlajatze egoera batetara pilatutako estresatik askatuz. Hau O.K. da. Egin beharrezko saioak bakoitzak dakarkien sintomatologien arabera dira, hori bai, beti onartuko da datorrena. Funtsean hiru elementuetaz baliatzen gara: Kontzientzia Aratza, Eumozioa eta Intentzioa.

Ez dugu ahantzi behar Kontzientzia Aratza ez dela objetu bat. Norbera da bere esentzia mugagabeakin. Batek hau dakienean, jabetzen denean izaki mugagabea dela, gorputzarekiko menpekotasunak aldegiten du eta gogoaren eza indarra galtzen hasten da. Gure kontzientzia kanpora begiratuz ainguratua badago, bizipen zaratatsuaren sentzazioetara, orduan konturatu gabe joanen zaigu txinpart goxo honen sorkuntza.

Egiten dugunarekiko eta pentsatzen dugunarekiko ere uste dugun baino kontrol gutxiago dugula ohartzean konprenitzen da nola gure gogora toki bat hartzera datorrela pakea. Kontrolatze beharrarengatik askatu beharrean gaude. Daramagun segurtasun ezagatik datorkigu behar hori, Naturaren elementuetan konfiantzarik ez, eta Naturaren elementuen jatorria non egongo, eta Kontzientzia Aratzean.

Gure Izakia bakarra da sorkuntza guztian. Oinak bi mundutan ditu: Kontzientzia Aratzaren itsaz zabalean eta sortutako Kosmoak berekin dituen hainbat adierazpen zatikatuetan. Fisika kuantikoak izen bat baino gehiago aipa dizkio. Lynne McTaggerek dioen modura konpara dezakegu zero puntuakin, hutstasun gune horrekin, hala ere ez nahasi David Bhomek aurkitu duen “ordenu inplikatuakin”, hau bera da Kontzientzia Aratza.

Barne bidea eta kanporakoa, beren norabidean desberdintzen dira, arazoz beteriko bideak besterik ez, badirudi sufrimenduaren aterabidera mugitzen direla. Bide bat beti bide bat izango da, eta ezin zaitu eraman zauden tokira.

 

 

Tomas 2.7
Urrunera

Tomas 1.4
Zuzenean

Ze sintoma edo egoeretarako?. Ba begira:

* Osatze fisikoa: zauriak, kolpeak, minak, inflamazioak,,,,

* Osatze psikologiko-emozionalak.

* Blokeoak.

* Harremanetako arazoak.

* Gaixotasun kronikoak.

Baita ere:

– Egitasmok.

– Fobiak/Traumak.

– Helburuak.

– Era materialeko zailtasunak.

– Elikatzeko joerak.

– Lan iharduerak,enplegua bera, hainbat zeregin,…

Nerekin harremanetan jartzeko: emaila distirabai@hotmail.es, edo telefonoa 638180996

Oharra: Urrunera lana egin ahal izateko beharrezkoa da aurrez telefono bidezko harremana. Besarkada, Agur.

Anuncios