NOR NAIZ?

NOR NAIZ


tomas
Nere izena Tomás da, Etxabe aitaren aldetik eta Arakistain amaren aldetik. Beren bizitza nekazal girokoa izan zen nagusiki, naturarekin etengabeko harremanean, egoera zaileko bizipenak tarteko.

Ni ere nekazal giroan jaioa eta hezitakoa nahiz, non lana bertutea zen eta errespetoa balorea. Afektoa zirkustantzi arraro bat bezalakoa zen. Hori tokatu zaigu. Geuk aukeratua?

Dena den, bada zerbait neurekin daramatena, neure egiteko bezela itsatsia, barnean ziurtatua ere, pertsona orok ongizatean bizi behar duenarena, nahiz eta ikuspuntu honen esanak ez duen adierazpen zehatz bat. Gauzatzen joan behar duen zerbait da eta egia esan ez dakit nola edo nondik datorkidan sentipen hau, hala ere susmoak badira.

Nere talaia berezi hontatik, euskal izaerak jantzia eta ikuskatuz mundu eta planeta erakargarria bere osotasunean, hainbat gertakarietan nahasia izan da nere gaurdainoko bizitza, non giza baldintzak zein proiekzio sozialak lehentasuna izan duen.

Nere bizitzako momentu batean, begira… Zart!  Nere gorputzak “aski da” dio eta fisikoki mugatua aurkitzen nahiz kolpean. Zer gertatu da? Zertarako? Eta nere bizitza, nere jarduera, aldatzen hasi da, orain begirada neure barrenerera dijoa gehien bat, ahantzia neukan.

Eta ondorioz hainbat ikasketa eta osaketa berri:tomas eta idiak

  • Erreflexoterapia.
  • Masaia metamorfikoa.
  • Masaia terapeutikoa.
  • Reiki.
  • Iridiologia.
  • Senda belarrak.
  • Arnasketa teknikak.
  • Inter X. Neuroestimulazioa.

… eta hara non neuregan indarra hartzen duen honako ideia honek: ongizate orokorra zuzenik erlazionatua dago norberaren egote eta izatearekin, nor bere bizipenekin, eta ondorioz beste zenbait gai eta joera ezagutu eta ikasi ere. Adibidez: SANERGIA, BIONEUROEMOZIOA, MARMATERAPIA(Bioenergía), Emozioen Askapenerako Teknikak (EFT-Tapping), Mundu Pranikoa, OIHARTZUN KUANTIKOA (O.K),  KINESIOLOGIA  eta ENERGIAZ BLAI  ere

Edozein modutan ere ondo etorriko zaizu TERAPIA/JARDUERA atalari bergirada ematea.

Anuncios