MUNSTRO BAT GARATU DA

MUNSTRO BAT GARATU DA

 

Ondoren irakurriko duzun guztiak hausnarketa mota batetara eramaten bazaitu, aizu, ni pozik. Hala ere ni ondorengo galderari erantzun bila nabil: ETA HAU GUZTIA, bizi duguna alegia, GEZURRA BALITZ?.

 

 

Munstroa munduan dagoen maitasun ezaren adierazle da. Ikarak aurrea hartu dio.

Milaka urteak batak besteari gaina hartu nahiean. Millaka urteak era bateko arrazoiak beste era batekoari gaina hartu nahiean. Eta non gaude?.

Hirugarren Mundu Gerra global batean sartuak gaudela dirudi. Jakinean gaude ze mailatako bazterkeria dabilen, gosetia, larrialdia,..

Naturak dohainik, modu oparoan Gizateriari eskuan utzi dizkion baliabideak, pribatizatzeari eman zaio jotake. Eta horiek, lege guztien gainetik KOMUNITATEARENAK DIRA.

Lainoztatzen digute inguru giroa, lainoztatzen gaituzte, hara chemtrailsak. Zein helbururekin?.

 Zazpi mila milioitik gora arrazoi daude planeta honetan Gizateria osatuz, eta bata ez da bestea baino hobea. Denak beharrezkoak.

Elkarren arteko jarduera amankomuna –kooperazioa, eta elkarkidetza- egunerokotasunera ekarri. Hasiera, bakoitzari dagokio, norberari eta norberakin, maitatuz beti. Ondoren ingurukoak eta gehiago. Horrela multzoa haunditzen dijoan heinean mundo hobeagoa garatzen da.

Elkarri begira gabiltza, besteak zer egingo. Pentsatu al duzu inoiz zer gertatuko litzatekeen elkar maitatuko bagina?.

 

IKARA TARTEKO

  • Zertarako behar dugu agintea, bere erabilpenean ikara tartean denean. Hau materialismoa.
  • Arrazoia indarrez nagusitzen den heinean, hemen ere ikara bizirik da.
  • Boterea maneiatze zaleak ikara barrenean darama.
  • Ikarak konpetitzera garamatza. Kooperazioak, lankidetzak,… konfiantza gehitzen du, bildu-batu egiten gaitu, ondo sentitu arazi.
  • Ikarari atxikiak diren emozio suntzitzaileak mundu pertsonalaren eta kolektiboaren suntzitzaile bihurtzen dira, eta eragina ere halakoa.
  • Gaixotasuna hain zabaldua egotearen adirazleetako bat, bakoitzak bere bizitzarekin egiten dugun gestio edo erabilpen desegokia da.
  • Gizartea eta pertsona gaixo egotea interesatzen zaien horiek, ikaran bizi dira. Aginte maila handia dutenak alegia.
  • Batak bestea bere erara egokitu nahiean dabilenean ikarati dabil.
  • Tolerantzia eta errespetoa nagusi den bikotekideen harremanetan zerbait falta da: maitasuna. Zeri ikara?.
  • Eskoletan, Unibertsitatean,… irrifarrakin edo izuarekin, didaktikoa edo dinamikoa, beti inposaketa gertu dabil. Hemen ere ikara?.
  • Politika mundua da ikararen adierazpen nabarmenetakoa. Arau nagusia: besteak beti oker.
  • Zer ezkutatzen du gerra batek edo eta edozer mailetako jarrera biolento batek? Esango dizuet: ikaratuta dago/daude, nagusi nahi duelako/dutelako izan.
  • Langilea ikarati bizi da geroaren baitan.
  • Langabetua ikarati dago egoerak afektatua.
  • Ikarak ahuldu egiten gaitu eta jarrera bortitzera bultzatu.
  • Besteei erreparatzen diogunean norberagandik ihesi gabiltza. Ikara hor dago.
  • Maitasun ezaren adierazle da ikara.
  • Ikarak mesfidantza berekin du. Kulpabilizatzera eta desbalorizatzera garamatza.
  • Besteen ametsak, bestearen desioak betetzen dabilena, ikaratua dago/dabil.
  • Besteei erreparatzen diogunean, norberagandik ihesi gabiltza. Ikara hor dago.
  • Onartua nahi izatea, kontrolatu beharra, ingurua menpean eduki nahi izatea alegia, hau dena ikaran dago oinarritua.
  • Hainbesteko dirutzak polizia eta militarismoaren arlora bideratzeak, ikararen beste adierazpen bat baino ez da. Eta hori guztia zentzuz gizaki eta gizarte eraginkorragoa izateko erabiliko balitz?.
  • Bere garaian itsatsitako sineskera ikaratien esklabu gera gaur egun, besteak beste.
  • Sineskerak eta programazioa, hor ere ikara gertu da.
  • Biktima izateari utzi. Kontzientziataz jabetzean –eta ez nahiz hari kontzientzia arruntaz-, konturatzen gera denok bat garela. Hor ikarak ez du lekurik.
  • Egiaren jabe dela usten duenak, beldurra dio argiari.
  • Ikara tarteko denean, gogoa bera ere mendean hartzen du: nahi ez dugun lana; nahi ez dugun harremana; nahi ez dugun itxura; nahi ez dugun medizina; nahi ez dugun familia;…..
  • Justizia, berdintasuna, elkarkidetza, pakea,… Hau gertazen ez denean bi aldeak daude ikaratuta.
  • Maitatuz errespetatu arazi behar diegu/diogu maitatzen ez bagaituzte ere. Hori egitean beldurrak gainditzen dira.
  • Ezin gindezke desberdindu, berdinak garelako. Gu gara desberdintzaileak, eta “behar” izanda indarrari heltzen diogu askar. Seguruenik ikararen sentimendua hor dabil; begira ondo.
  • Ikara uxatzeko, beste modu batean begiratu beharko genioke munduari, modu holistikoan, kuantikoan alegia.
  • Desinformazioaren eskutik dabil ikara, hori da boterea dutenen helburuetako bat. Argia, kontzientziataz kontziente izatean dago.
  • Ikaran biziko ezbagina, ez genituzke hainbeste juzgatu eta kritikatuko besteak.
  • Besteak itolarrian bizitzera bultzatzen duenak barrena ikaratua du, eta portaera horretarako beti izango du justifikazioren bat. Babeste itxurakoa nozki.
  • Besteentzat lan egitea erabakitzen duenak, onartzen duenak, norberaren indarra eta ezagutza besteentzat erabiltzea erabakitzen duenak, jakin behar du menpekotasunezko bizitza-jarduera besarkatu duela. Eta gogoratu menpekotasuna desbalorizatzeari, biktimismoari,… lotua dagoela.
  • Nolan ekarri bere onera izua bidelagun duen eta izuan bertan egitaratua den gizarte hau?.
  • Ikara arintzearen truke erakunde publikoetan lanean haritzen den horrek jakin behar du herritarren bizkar gainera jauzia egin duela eta heurei sorretan dago.
  • Hara ikarak gainditzen lagundu dezaken zerbait: gorputzak arima darama berekin, edo nahi badezu, arimak gorputza darama berekin. Galdetu nolakoa den erlazioa.
  • Elkarren arteko jarduera amankomuna (kooperazioa) egunerokotasunera ekarri.
  •  Kontzientziataz kontziente denak ziurtasuna berekin darama. Adio ikarari eta mesfidantzari.Pertsona eta Gizateriaren arteko lotunea gauzatzen da.Denok bat gara. Ikarak ez du lekurik. Biktima izateari uzten zaio.
  • Kooperazioak konfiantza gehitzen du herritaren artean. Lankidetzak bildu egiten gaitu.

 

Sineskeren eragina:

  • Sineskerak eta errealitatea ez dira berdinak. Sineskerek errealitatea nahasi egiten dute.
  • Zertan gabiltza?. Hobetu nahiean edo eta sinesten dugun hori inposatu nahiean.
  • Agur Darwin, agur Descartes, agur Newton. Eskerrak dagokionari eta aurrera bolie. Eta kaixo Einstein, Max Plank eta beste. Kuantumari so.
  • Izugarriak garela sinestu beharrean gaude.
  • Gozatzeko jaioak izanda, zertara dator hainbeste sufrimendu?.
  • Ikusten duzun mundua ez bazaizu gustatzen, posible da hori aldatzea, bainan bakarrik berari begiratzeko era aldatzen baduzu. Zure pentsamendua aldatzen baduzu zure unibertsoa aldatuko da.
  • Badira hainbat sineskera mugatzen gaituenak.
  • Gorroto asko dabil bazterretan, eta ez gara konturatzen geure buruari egiten diogula kalte.
  • Kontuan hartzekoa da: hitzegiten dugunean ez dugu esaten egia, paper bat, egiteko bat betetzen hari gara.
  • Bakoitza da desobedientziaren abia lekua.
  • Ustez besteei komeni zaien bizitza egiten dugun heinean, dena ondatzen da.
  • Beste mundu baten zalea denak, pentsatu ere desberdin egin behar du.
  • Aizu, jakin behar zenuke errealitatea ez dela ikusten eta esaten duzun hori. Zeure sineskeren interpretazio bat da.
  • Izan kontu, errealitate bat ez dute berdin ikusten batak zein besteak.
  • Bakoitzaren erabakia da nola ikusten dugun errealitatea, jakinik ikuste horren oinarria ez dela egi osoa.
  • Badira hainbat sineskera blokeatzen gaituztenak. Sinbologia ere gertu izaten dute.
  • Zer dela eta ikusten dugu mundua era batera?: Ditugun sineskera nagusiak besteei aurrea hartzen dielako.
  • Sineskerak aldatzea baino gehiago, gakoa, kuestionatzean egon daiteke, dogmatik urrunduz.
  • Zerk galerazten digu egin nahi dugun hori ez egiteko, edo egon nahi dugun tokian ez egoteko?.
  • Errutina batean sartuak gaude, beti kopiatzen.

 

Botere kontuak

  • Daramagu botererako joera. Menpera ezina?. Zer adierazten du?.
  • Boterea ez dute boteretsuak bakarrik erabiltzen. Bakoitzak bere txikian ere bai. Hara tolerantzi mota baten adierazpen bat.
  • Norbera boteretsua izateak, derrigorrez ez du esan nahi ondasun materialen boterea daramanik.
  • Demokrazia eta hiritar askea. Gai honek badu heldulekurik boterearen gaia aztertzeko.
  • Legeari errespetoa?. Justizia?. Menpekotasuna?.
  • Komunikabideak eta gizarte antolaketa, bata zein bestea boterearen inguruan eman ohi da.
  • Herri bat duintasunez gobernatua bada, bazterkeriak eta pobreziak lotsa arazi beharko ginduzke, eta ez egoeara horretatik sortzen den bortxari aurre egin botere poliziala gehituz. Eta hemen ere herritarrak badu erantzunkisuna.
  • Desbaloratzeak, mesfidati bizitzeak,..norberak dugun botereari –eta haundia da- uko egitera garamatza. Jarrera hau bizitzako maila guztietara egokitzen da.
  • Lapurrak usten du besteek ere lapurrak direla. Horrela bere ikarari lekua ematen dio.
  • Zenbait iritzi gorpuzten diran heinean gogoa manipulatu ohi da.
  • Mugatzen gaituzten sineskerak gaindituz, dena da posible.
  • Neurriz kanpoko arrotasunak beldurrean bizitzera garamatza, defentsiban, ahuldadean,…
  • Botere ilun horrek –denok elikatzen duguna-, elitea bera mantentzen duen erregai eginen gaituzte.
  • Konspiratzaileen langille amorratuak eginak gaude:
    • Hiriak eredu
    • Pribatizazioa non nahi.
    • Makinak –era guztietakoak- erabilgarri.
    • Heuren gerletako gerlari.
    • Heuren beharren langile.
    • …azkenik denok konspiratzaileak -txikiak- eginak.
  • Zerk eragiten digu konspiratzaileen nahiak betetzea?.
  • Munduko zati bat, parte bat, txikitzera/apurtzera jarriak gaude, bestei lapurtuz geure zoriontasunaz baliatzeko. Erotuta gaude?.

 

 

Erligio kontuak

  • Erligioa salbatzeko era bat izan daiteke eta baita ere ikarati bizi arazteko. Erligioek beren arrazoien hegoak erabiliz mundutarrak berenganatu nahiean.
  • Erligioak besteak beste, sorkuntzak dira, eta pertsonen sorkuntza guztietan hor dabil beti egoa. Eta egoak, adi, ez du nahi izaten bere tokia galdu.
  • Protekzioaren bila dibintateak sortu. Gurtzea, zeremoniak eta sakralizazioa.
  • Eguzkia izan zitekeen lehen gurtutako elementu naturala. Errespetoa eta ikara nahasian, maitasuna ere agian.

 

Naturak zer dio?

  • Nola entenditu nindeke Naturakin modu egokian?.
  • Naturaren araua, konpartitzea da.
  • Pertsona, Gizateria eta Naturak bat egitean, akabo ikarak, mesfidantzak, kulpabilitateak, antsiak, e.a…. Ez dute tokirik.
  • Bihotza, besteak beste, elektromagnetikoa da. Eta bakoitzaren egoeraren arabera, Lurraren oihartzuna ere halakoa izanen da.
  • Bihotza Lurraren kanpo magnetikoari dago konektatua. Eta bakoitzaren koherentzi emozionalak lehentasuna du.
  • Natura geurea da, hala geu gera Naturaren partaide?.
  • Naturaren sekretoaz ohartuko bagina, gizalegea lehen mailan egongo litzateke.
  • Naturan gertazen den parte handi baten ardura geurea da, izaki kontziente bakarrak geu garelako.
  • Natura gobernatu eta aldarazi dezakegulakoan bizi gera. Nondik dator hainbesteko ezjakintasuna?.
  • Jaiotzen den gizakiak, naturan gertatzen den modura, duintasunez izateko eskubidea du, eta gizarteak garantizatu behar dio baldintza hori: Diru Sarrera Unibertsala izan daiteke modu bat. Bestela, landarea bezala, naturakin adoztasunez ezin bada bizi hil egiten da.
  • Naturaren portaera bere osotasunean onartzen badugu, Gizateriaren biziiraupena ahalbideratuko da.
  • Naturak dohan ematen duenatik, boteredunek ahal duten guztia pribatizatzen dute. Eta aldi berean planetak berak dohan ematen duena erabiltzeagatik epaitua eta gartzelaratua ere izan zindezke.

 

Osasun kontuak

  • Errua besteek dutelakoan bizi bazara etzaude ondo.
  • Biologi Erantzun Harmonikoa sortuz, gaina hartu egoera makurrei.
  • Mesfidanza, lotara ere eraman ohi dugu sarritan.
  • Pentsatzea ikasi duen makina fisiko bat baino ez omen gara: hau da egungo medizina alopatikoaren eredua, Newtonena alegia.
  • Ba al dakigu bakoitzaren joeraren zergatia?. Ba al dakigu ze programakin bizi garen?.
  • Ohartu gabe agertzen da gaixotasuna, ia oharkabean ere beldurtzen gara eta ikaratzen gara, eta ondorioz barnean dugun Zentzu Biologikoa laguntzera datorkigu  sintomaren bat tarteko.
  • Gaixotasunak berak ere errudun sentitzearen ondorio dira. Eta errudun sentitzen denak amorrua ere berekin du, eta aizu, hemen ere ikara gertu da.
  • Beldurra da emozio bat, dena kontrolatu nahiean ibili gindezke. Bakarlari galdu bat izan daiteke.
  • Gorrotoa, emozioa izatetik aparte, gaixotasunera garamatza, ikusmena lausotu egiten du.
  • Ohikoa den pentsamendu eredutik, konbentzionaletik alegia, urruntzeko, kontrolatze desioetatik libratzea bezelakorik ez da, ondorioz lasaitsuna dator.
  • Besteak beste eta neurri batean bederen, arbasoen eraginez programatua da gure bizitza, eta hor egon daiteke ikararen jatorrietako bat.
  • Desbalorizazioak, edozein maila eta kontestoetan ere, beldurrera eramaten gaitu eta honek ikara gertu du.
  • Ikara gainditzeko jarrera bat: Bizitzaren arduraren jabetza hartu, utzi biktimismoa alde batera, emozioetaz kontziente izan.
  • Zalaparta batean bizitzea ez da bide lagun egokia.
  • Zoriontasunaren beharraren arabera antolatzen badugu bizitza, hara zer gerta daiteken: norberagandik lekuz kanpo; beharra osotasunaren aurretik izango da; balorea materialismoak izanen du.

 

Espiritualitatea bide lagun

  • Energiaren sorkuntzaren iturria. Zer nahi, hara bera.
  • Ez gara noizik behin esperientzia espiritualak bizi ohi duen izakia, gara izaki espiritualak noiz behinkako giza esperientziakin.
  • Maitatuko bagenu inori eta ezeri baldintzatu gabe, dena zorionekoa litzateke.
  • Adi: errespetoa ez da maitasuna, ez da ere lankidetza.
  • Sorkuntzaren iturrira joanda, hor dena ahal da. Gauza da bidea egiten jakin behar dela.
  • Merezi du eskertzea dohan datorkigun hori. Asko da eta beti norberakin dago.
  • Bizitza eta bizirik egotea ez dira gauza berdinak. Bereizi beharrekoak.
  • Gizateria gezurretan dabil, egia beste dimentsio batean dago.
  • Besteak beste, mundua dago dagoen bezala mundutarren pentsamenduak horrelakoxeak direlako. Ez ahaztu pentsamendua ere energia dela.
  • Inoiz pentsatu izan dut, artaldea bera gizakiok baino askeagoa dela, libertate gehiago dutelakoan nago. Ze gauza, esklabutza askatasunarekin nahastu dugunean.
  • Fisika kuantikoa – pentsamendua – ingurua – eragiña – erresultatua.
  • Beldurra diogu argitasunari. Eta guztia da ez dugulako onartzen bakoitzak daramagun zekulako botere hori. Kontzientzia hartzea da mundua aldarazten duena, barne egoera hori.
  • Ohituraz edo, bizi gara pentsatuz bakoitzaren unibertsoaren erdian gogoak eta burmuinak duela agintea. Ba ez. Bihotzak baditu hainbat arrazoi, arrazoiak ulertzen ez dituenak.
  • Zer nahi dugu izan: egoaren gerlari hala maitasunaren giltzarri?.
  • Ez juzkatzeak eta barkatzeak asko arintzen du, trabak desegingo balira bezala.
  • Pentsatu beharko genuke mundua zeharkatzen duen biolentzia bakoitzaren ardura maila bat –txikia bederen- geurekin daramagula. Horrela da. Aizu, holograma bat gara.
  • Zer nahi dugu, inpernuan bizi hala paradisuan egon?. Hori, bizi dugun paradigmaren esku dago. Alegia, pentsamenduen eta sineskeren arabera.

 

Beste hainbat kontu

  • Nola zehaztu daiteke bakoitzaren jarrera?.
  • Juzkoak, kritikak, konparaketak,…. Ez dira bizi lagun onak. Indarra maitasunak du, traba guztiak gainez gain.
  • Pentsamendu kuantikoak eskatzen du epaitzeko era guztietatik libre egotea, eta orduan posible izanen da sakonetik aldarrikatzea. Aipatzeko gaitasuna ez du ukatzen.
  • Kontzientzia – Maitasuna – Bihotza, eta ondorioz Pertsona – Gizateria – Natura, denak erabateko orekan.
  • Bat leku jakinean jaio delako ez da hobeagoa edo txarragoa. Da, eta kitto.
  • Mugak/fronterak, ezin ulertuak, beldurrak.
  • Banderak, zerk sortarazten ditu?.
  • Sinbologiak badu bere indarra, eta ona, erabilpen egokia ematen zaionean. Bainan adi, menpekotasuna ere gertuan izaten du.
  • Ongizate sozialak elkarrekiko ulermena eta konprentsioa du aldarria, lasaitasunari eta asebetetzeari tokia emango diona.
  • Batek zailtasunakin topo egiten duenean, izan kontu pertsona bezala hazteko dela. Beti horrela da, eta erabakia norberarena.
  • Zoriontasuna besteak emango digulakoan bizi bagara, jai dugu.
  • Gertatzen zaidana norberak erakarria da, baita ere komunitate gisa edo eta herri gisa ere. Beraz eraldatzailea, erakartzen duen berak izan behar du.
  • Maitasuna ez da emozio bat, besteekin, munduakin izateko eta erlazionatzeko modu bat, barne sentipen bat. Dena batzen duen indar unibertsala.
  • Guztia, zatika zatika dago osatua. Beraz zati bakoitza guztiaren parte da, banakakoa edo eta komunitate bat den bezala.
  • Pentsamendua energia baldin bada, eta hala da, erabiltzeko moduak eragina du bai maila pertsonalean eta baita ere maila komunitarioan.
  • Agerikoa da programatuak gaudela. Nola desprogramatu?: dakigun guzti hori alboratuta.
  • Egon gindezke ohartzeke erantzi dizkiguten edo zaizkigun programen esklabu biktimak bihurtuz. Esnatu beharra.
  • Besteekiko menpekotasuna dugu sarri ahotan: politikariak, ugazabak, banketxeak, arma industriak, farmazi multinazionalak, botere illun eta eskutukoak,.. konforme. Hala ere, ez ote gara bereziki geure sineskeren esklabu?.
  • Zertarako onartzen dugu nork nori menperatu nahiean dabilen gizarte eredua?: barnean daramagulako portaera.
  • Gartzelak, porrot eginaren adierazle dira. Ez dugu asmatu gizartea eraikitzen behar den moduan. Onartu behar genuke denok garela errudunak. Noren ardura beztela, batzuen portaera deserosoa guztiona ezbada?.
  • Gizartea gaixotua badago –gaixotasunaren esan nahia era zabalean hartuta-, ez du zentzurik berari egokituta bizitzea.
  • Jaiotzen den bakoitzak zerbaitetarako balio berezi bat du, hori naturaren portaera baino ez da, eta balio hori bideratu, garatu eta horretara dedikatzean Gizateriaren portaera hobetzen du. Naturaren arauak jarraitzea baino ez da.
  • Giza arraza bere garaiean aurrera atera bazen, besteak beste, elkarlanean/talde lanean aritu zelako da.
  • Pobrezia, ezegonkortasun ekologikoa, gosea, egoera gatazkatsu eta biolentziaz beteak, menpekotasunak,… jarrera eta portaera desharmoizatzaileak gauzatuak dira, eta hori gainditzeko edo eta konpontzeko ezin da maila berdineko portaera eta jokaera desharmonikoekin erantzun.
  • Konspiratzaileen paradigmetan mugitzen gara, konspiratzaile txiki moduan, onura hortik etorriko delakoan. Ze inozoak.
  • Azkenean aizu, gorputza karbono bihurtuko da, hor bukatuko da hemengo esperientzia. Zer bukatzen da eta zerk jarraitzen du?.

 

 

 

 

 

Anuncios