MINBIZIA – BIZIMINA

MINBIZIA – BIZIMINA


1. SARRERA MODUAN.
2. GAIA AZTERTZEN.
3. ZER DA MINBIZIA IKUSPEGI FISIOLOGIKOTIK?.
4. GUZTIA ULERTU ETA ESPLIKATZEKO AHALEGINETAN.
5. ARDURA BAKOITZARENA DA.
6. GURE KANPO MAGNETIKOAK
7. NORBERA MODU GARDENEAN OBSERBATZEAREN GARRANTZIA.
8. NOLA TRATATZEN GARA.
9. OPORTUNITATE BAT DA. ERABAKIA ZEUREA.
10. AGIAN ERREPIKATZEN GARA. EZ DIO AXOLA.
11. TOKATZEN ZAIZU.
12. HELBURUAK EDUKITZEAREN GARRANTZIA.
13. HITZEGIN DAITEKE PERTSONA OSASUNTSUAREN PROFILATAZ?
14. GIZARTE EDO KOMUNITATE HONEN GORABEHERAK.
15. ETA ZER GEHIAGO?

SARRERA MODUAN
Minbiziaz hitzegin behar dugu. Hitz ikaratia, madarikatua demonioa edo hantzekoa balitz bezala
Ezer baino lehen, zuri irakurle zaitudan horri zera adierazi nahi dizut: Minbizia duzula esan badizute jakin ezazu osatu eta sendatutako gero eta pertsona gehiagoren testigantzak daudela, alegia, ahal dela. Jakin ezazu berehalako sendakuntzak ere gertatzen direla. Gertatu ohi da ere diagnosia ez izatea zuzena, gertatzen da hori ere. Irakurri arretaz ondorengoa, zihur onuragarri izango zaizula.
Interesagatik edo ezagutzagatik ere hari bazara irakurtzen, zuri eta zure bizi proiektoan onuragarri izatea espero dut eta baita behar duen beste inori lagungarri izan dakioke zu bere bidelagun izatea onartzen badu.
Benetan hain madarikatua al da minbizia hitza edo ta dugun sineskerei dago lotuta?.
Ez ote sendagileek beren pazienteei diagnosia adierazteko moduak zer ikusia izatea?
Ez ote kumunikabideetan gaia aztertzeko moduak zer ikusia izatea?
Ez ote zer ikusia izatea erasokor egiten diren tratamendu horiekin, uzte baino emaitza apalagoak dituztelarik?.
Ez ote madarikatua egitean edo hala sinestean, zenbaitzuek zekulako negozioa egin ahal izatea ohiko erabilpena duten tratamenduekin?.
Izan kontu beti, garrantzi haundia duela oso nola jasotzen den, bizi eta sentitu ere, minbiziaren diagnosia pertsonari jakin arazten zaionean. Blokeatua gelditzeko arriskua dago diagnosiaren konflikto edo gatazka tarteko.
Eman diezaiogun errrepaso bat, agian ez da hainbesterainokoa. Baliteke guzti honi biraka bizitzari arrastoa aurkitzea.

GAIA AZTERTZEN

Lerro hauetan irakurtzen duzutena honako pertsonen esagutzarekin zerikuzi zuzena du:

 

Dr. Hamer

RYKE GEERD HAMER Doktorea (Germaniar Medizina Berria).
ENRIC CORBERA (Bioneuroemozioa).
ESCUDERO Doktorea (Noesiterapia).
LOUIS L. HAY (Boterea Zeurekin duzu).
ALESSANDRO DI MASI (Sanergia).
ANDREAS MORITZ (Terapeuta instintiboa eta hainbat liburuen egilea). JUAN VALCARCEL (Biologia Molekularrean Inbestigatzailea).
Eta erreferente izan diren beste doktore eta zientzilari zenbaitzuek.
Esan behar da minbizia ehun edo organo jakin batean agerikoa egiten denean bere esan nahi propioa duela, portaera zenbaitzuen islada da, norberak bizi dituen emozioen neurrri edo mailak du asken hitza. Hamerek dio gorabehera “kolorean” dagoela, alegia esperientzi gatazkatsua bizitzeko eta sentitzeko moduan.
Hala ere, bada zerbait amankomunean denek dutena eta lerro hauetan horretaz harituko gara bereziki.
Homeopatiako Espainiar Elkarteko Lehendakaria den CORAL MATEOSek hau dio: “Aukera asko daude minbizia ez izatea oker genetiko batek eragindako gaixotasuna, eta aldiz desintosikatze biologi prozesoa izan”. Eta jarraitzen du: Izan zitekeen gorputzak bere defentsarako abian jartzen duen mekanismo naturala gailenduta dagoenean sortzea eta ohiko baliabideak ez direnean nahiko desintoxikatu ahal izateko. Beraz tumoreak etziren izango aurka egin beharko litzaiekeen kalteko ezer, gorputzari bere onera etortzen laguntzen hari direlako…. Jakina gorputzak intoxikatzen jarraitzen badu eta tumore zenbaitek hazten hari delako inguruko organoren bati eragiten badio, orduan beste neurri batzuen beharra izan daiteke.

ZER DA MINBIZIA IKUSPEGI FISIOLOGIKOTK?
Kontrolik gabe biderkatzen den zelula talde batek gauzatua da. Zenbait ehun inbadituz modu autonomoan –kaotikoan diote zenbaitzuek-, hor nonbaiten, tokatzen zaien gunean. Gorputzean 50 bilioi zelula ditugu, horietatik egunero milioika hiltzen dira, eta bide batez eraberritu. Bizi legea da.

sol
Zelulen heriotza ahalbideratzen duenaren izena apoptosia da –prozesu naturala da-, justu hori gertatzen da egoera osasuntsua denean. Esan bezala milioika dira hiltzen direnak egunero. Gure naturalezaren eragin eta programazio naturala da zelula multzo baten heriotz hau, eta besteak beste zeregin garrantzitzu bat du gorputzarekiko, zeren eta kolpatuak diren zelulak ezabatzen dituelako.
Apoptosia (zelulen heriotza) izan gabe zelulak zabaltzen direnean, orduan, desiatzen ez diren zelulak tarteko ehun horiek kaltetuak gertatzen dira. Jada apoptosiarik ez dago eta minbiziak bere bidea egiten du, dagokion masa zelularra osatzen da eta aurrez esaten zen moduan inguruko ehunak gainezkatu litzake.
Normalak ez diren minbizi zelulak garatzen dira eta zelula haueri aurre egiteko inmunologi sistemak erreakzionatzen ez duenez, berehala hartzen du indar.
Eta zerk egiten du zelula batzuek astoratzea, gaitzkorrak bihurtzea?. PISCHINGER doktorearean asmakuntzak honela dio: Zelulak astoratu aurretik, mutazio hori baino lehen, zelula horien ingurua azidifikatu egin da.
Badira urte batzuek, 1931ean, Medizina Nobel Saria jaso zuen OTTO WARBÜG Doktoreak hau zioen: “Gaixotasun guztiak azidoak dira, eta oxigenoa eta inguru alkalinoa dagoenean ezin du egon gaixotasunik, minbizia tarteko”.
Eta galdetu behar: Zergatik mutatzen dute?. Zergatik ingurua bihurtzen da azidoa?. Ba begira, bakoitzak bere bizitzaren garapenean emozioen koherentziak edo ta koherentzi ezak ematen digu arrastoa. Zure bizitzan bada koherentziarik pentsamendua, sentimendua eta jardunaren artean?.

GUZTIA ULERTU ETA ESPLIKATZEKO AHALEGINETAN
“Discovery Salud” aldizkariak, zorrotza oso, honela dio: Minbizia gaixotasunaren atzean Onkologi ofizialak kontuan hartzen ez duen faktore bat dago, psikoemozionala alegia. Minbizien %80-85 kasuetan trauma emozionalak aurkitu ditzakegu, batzuetan gestazio edo haurtzaroan gertatuak, besteetan helduen garaikoak, bainan hori bai, ezuztean harrapatzen gaitu, pauso okerrean eta bakardadean bizitua.
Ni ausartuko nintzateke esatera, beste autore zenbaitzuk ere horrela diotelako, minbizia dagoen bakoitzean dagokion pertsonaren barrenean egonezin sakon bat dagoela. Enric Corberak (Bioneuroemozioa) hau diozku: “Minbiziak barreneko harmoniarik eza handi bateren adierazpenak dira. Identitatearen nahasmen bat da”.
Era bateko edo besteko portaerak ditugu eta zenbaitzuek gaixotasunera hurbiltzen gaituzte –minbiziara ere-, eta honetaz Bioneuroemozioan irakasten da nola horretara bultzatzen gaituenaren abiapuntuak izan dezakela erlazioa gure arbasoekin eta ahurdunaldiko garaiakin ere, bizitzako leen urteak tarteko.
Minbizia, lasai asko, azaldu dakioke beti goraipatua izan den persona bati, adeitsua, dena besteagatik egiten duena, jendearen interesak defenditzen ditu, injustiziari aurre egiten dio, itxuraz dena ondo dijoakion pertsona da, bainan, nola diren gauzak, barrendik biktima sentitzen da. Zapuzteari toki ematen dio, herra-amorroa dabilki berekin, eta besteekiko ere.
Biziki maitatu eta bide batez minbiziarako joera duten pertsona hainbat badira, gertatzen dena da maitasun mota hori herraz eta berekoitasunez kutsatuta dagoela. Beti bere erara egin behar da guztia, horrela ezbada balantzan jartzen da. Haserratu egiten da.
Ohikoa da minbizia besteekiko arrabia eta gorrotoa, baita norberarekiko ere, sentitzen duten pertsonetan azaltzea. Gorrotoa eta arrabia bibrazioak dira. Eta ez gara hari “jende txarraz”. Normalean pertsona maitakorrak dira…., gauza da inoiz menperatuak, erasotuak,…. sentitu direla. Izan daitezke ere zenbait gertaera eta pentsamenduekin obsesionatzen direnak.
Minbizia ez da gaixotasun arrunt bat, benetako bibrazio bat da. Minbizia guztietan dago erremiña, eta jakina, beti dago gatazka programatzaile bat.

ARDURA BAKOITZARENA DA
Egoera deseroso bat gertatuta ere, errua-kulpa norberari edo beste pertsona bateri emateak biktimismo batetara bultzatzen gaitu eta ondorioz azaldu dakiguke gaixotasun modura. Hare gehiago, ezbadugu ulertzen egoera horrek bideratzen digun mezua, posible da heriotzakin aurrez aurre topatzea bizitza estimatzeko edo eta bizirik egotea bera baloratzeko.

alegria
Aholku bat: izan kontu pentsamendu suntzitzaileekin. Izan arreta pentsatzen eta adierazten duzunarekin. Bidaltzen diren energia baxuko bibraziok hare eta indar gehiagokin datorzkigu bueltan, erakarpenaren legea da. Utzi biktima izateari eta barkatu, bainan benetan barkatu. Sentituz. Horrek osatzen gaitu.
Erreminari luzaroan eusten dioten pertsona motak minbiziarako joera izaten dute, edo ta berdin iraganeko arazoen emozioei eusten bazaie. Horrek zauriak sakontzea besterik ez du egiten.
Adi datorrenari: benetan minbizia daukan persona batek heriotz desioa izan du, horrela da , eta etzaite astoratu. Badakit minbizia duen persona bateri hau esatean arriskuan nagoela berak hitza ukatzeko bizi guztirako. Bainan esan egin behar da kontzientzia hartzeko. Ixiltzea ”ez buztitze da”, zera esatea bezala da: “zure heriotzak ez dit axolik”. Jakina, hartu duzun erabaki horretaz etzerala jabetu, bainan hori horrela dela ohartzean bibrazio gaiztoaz desegiten zara, zure joka portaera aldatu egiten da.
Minbizia guztietan dago identitate gatazka bat. “Ez dut izan nahi nahizena”. Zerbait esaten dizu?. Sarritan kulpabilitate haundi batekin edo beldur haundi batekin dago erlazionatuta.

GURE KANPO MAGNETIKOAK
Gogoak bihotzaren esanak ez dituenean entzuten gaixotasunak gain hartu dezake eta formaren bat azaltzen da burmuinean, hori sintomaren grabedadearen arabera. Hamer doktoreak dio burmuineko eremuren batean aro konzentrikoak formatzen direla, beti ere gatazka emozional bateri lotuta. Ondorioz, orekatzen badugu gure bihotzeko koherentzi magnetikoa orekatu ditzakegu burmuineko kanpo magnetikoak eta honek bidebatez dagokion sistema fisiologikoak orekatu gorputzaren osatzea gauzatzeko.
Zelularen kanpo magnetikoari eragiten dio desoreka edo gorabehera horrek, bere koherenzia galtzeraino garamatza eta errrealitatetik aldarazi. Koherentzi falta honen adierazpenik gorena da minbizia. Minbizizko zelula bat bere apoptosia galdu duen zelula da, ez da hiltzen.
Pertsona hauetariko askoek usten dute besteak maitatuz egiten dituztela gauzak, hala ere beren barreneko egia ateratzen badugu, bere buruarekiko maitasun ezak bultzatzen die horretara. Kulpabilitatean bizi diren pertsonak dira eta bizipen horrek berekin daraman emozioak benetako katramilak sortzen ditu bihotzeko koherentzi magnetikoan.
Ezkutuko emozioak ez dituzte azalaratzen, “ni ez nahiz horrelakoa” diote eta ez diote inori minik egin nahi, konturatu gabe beren buruari min egiten diela. Gehienetan kanpora begira dabiltza, heuren buruakin deskonektatuta, ez die mugarik jartzen, eta ez dira konturatzen heuren buruaren sufrimendua heurak berak eragiten diela bizitzaren esanari kasurik ez egiteagatik.
Eta Hamer doktoreak hau zihurtatzen du: “Minbizia ez da gaixotasun bat, osatze prozesu bat baino. Alegia minbizia –eta antzeko beste gaixotasun- gatazka garrantzizko bizipen baten aurrean gorputzak erreakzionatzen duen erantzuteko modua da”.

NORBERA MODU GARDENEAN OBSERBATZEAREN GARRANTZIA
Gorputzari arreta jartzea modu oso egokia da norbera ezagutzeko. Geuregana erakartzen dugu gaitzezten dugun hori, bazterreratzen dugun guzti hori, eta hau guztia konturatzeke gerta dakiguke. Hortik beraz norbera obserbatzen jakitearen garrantzia.
Gaixotzen garenean, zorigaitzak gainera etortzen zaizkigunean edo eta arazoek hartzen gaituztenean, pentsatu izan dugu besteen, kanpokoen kulpa dela. Hara, hau da gaixorik dagoen edo gaixorik sentitzen den pertsonak izan ohi duen pentsamendurik parasitagarriena. Pentsatzeko era honekin norberarekiko ardurak aztintzen hari da, gainetik kentzen, horrela bere egoera fisiko zein mentaletik ihesi dabil.
Jakinekoa da minbiziak gorputzeko atal desberdinetan hartzen duela indar eta horren aipamena egiten nuen hasieran.
Liseri sisteman minbiziak normalean familiko kontuekin du zerikuzia, edo ta zeure familiatzat daukazun zerbaitekin, eta horrekin erlazionatuta zerbaitek min egin dizu eta “jan egin duzu”, ihentzi eta gorde alegia.
Gibeleko minbizia egon daiteke erlazionatuta ezarekin, gabeziarekin.
Hezurretako minbiziak dauka zerikuzia bizi dugun desgaitasun garrantzizko batekin edo ta bizi izan dugunarekin, zerbaitekin edo norbaitekin jakina, norberakin ere.
Bularretako minbizia seme-alabekin edo bikotekideakin dago erlazionatuta, harreman mota horretan sortutako gatazka zein emozioekin. Batek seme alabarik ez izan da ere, bereak izango balitu bezala bizi dezake, eta berdin bikotekidearen kontua.
Ernaltze sistemako minbizia, zein sexu organoeri dagokiona, justu honekin dago lotua, sexu harremanak bizitzeko, sentitzeko, garatzeko moduari hain zuzen.
Odoleko minbizia familiaren gaiakin dago erlazionatua, bere desegite mailakin eta egoera hori bizitzeko moduakin.
Arnas sistemako minbizia norberak bere “lurraldeko” edo ta “lurraldearen” kontuan eramateko eta sentitzeko moduakin dago lotua.
Bihotzaren inguruko minbizien gorabeherak desgaitasunakin, lurraldetasunakin, sexo kontuekin,… dago erlaziontua.

unnamed
Giltzurruneko minbiziak zerikusia izan dezake egunero, etengabean jotake dabilkigun sentimendu, pensamendu zein emozio toxikatzaile horrekin.
Burmuineko minbizia gainditzen gaituzten egoera edo ta egoera hori eramateko moduari dago lotuta, nahi dugu eta ezin dugu menperatu, obsesionatzeraino.
Azaleko minbiziak norberaren integritatearekin dago erlazionatuta, zikina-zikindua sentitzearekin. Kontuan hartu behar da non, ze tokitan gertatzen den.
Linfa sistemako minbizia norbere desgaitzeakin dago erlazionatua, ezin babestu edo defendatzeakin edo ta ez jakiteakin.
JOSE PEREZ FERNANDEZ doktoreak dio: “Minbizien kasuen zergaitian gehienetan ez dugu joan behar bakarrik ezaugarri fisikoetara, bakoitzaren izaera espirituala ere hor dago. Arlo fisikoan, jakina, arazo psikiko eta emozional baten somatizazioa dago, bainan tratamendu terapeutikoak ez du hortara mugatu behar, haratago joan behar du. Biologia garrantzizkoa da, bainan ez da gutxiago animaren medizina. Gainera kontuan izanik Biologia molekularrari buruz ustez dakiguna oraintxen bertan zalantzan jarria dela”.
Biologi Inkontzienteak geure joka portaerei dagokion guztia grabatzen du, geure emozioen erregulatzailea da, daukaten “kolorea” daukatela, eta hori lasai asko, konturatzeke gerta daiteke. Bera da erregulazailetik aparte zuzendaria ere eta psikea, burmuina eta organoaren arteko komunikazioa ahalbideratzen du. Hor erabakitzen da sintomak eta bere ezaugarriak non eta nola azalduko diren.
Zure Inkontzientearen ezaugarrietako bat bere inozotasuna da. Ez du galdetzen ez nondik datorren ezer, ez nola datorren. Ez du interpretatzen datorkion karga emozionala, irizten zaiona pertsonak bizi duena da eta kito. Kontuan izan gatazka psikoemozional bat modu inkontzientean bizi daitekela ere.
Beste ezaugarria denboraz kanpokoa izatea da, dena grabatzen du eta ez dio axola noiz. Erreazionatuko du psike-burmuina-organoaren erlazioaz baliatuz kontsideratzen dutenean “aski dela”, “honeraino heldu gara”. Egun ageri dakiguke sintomaren bat eta erlazioa izan iraganeko zerbaitekin, edo ta iraganakin erlazionatuta gertatzen hari zaigunarekin.
Inkontzientearen hirugarren ezaugarriak ez du bereizten erreala eta birtuala. Ez dio axola gertakizuna non ematen den, hemen garrantzizkoa da norberak sentitzeko eta bizitzeko modua.
Laugarren ezaugarria da bestea ez dago, beti norbera da. Interpretatzen duzuna, “bestearena” sentitzen duzunean, zuk sentitzen duzu eta hori da zure Inkontzienteak grabatzen duena.

NOLA TRATATZEN GARA
Geure burua eta geure gorputza tratatzeko modua aldarazteko bitartekaritzat hartu behar dugu minbizia. Bereiztu ditzagun sendatzea eta osatzea. Sendatzea, gorputzeko sintomatología hobetzea litzateke; osatzea, bizitza egokia eramatea gorputza gaixotu ez dadin.
Horrek osasun espiritualaren gaiari heltzen dio zuzenean. Egin kontu ezaugarri fisiko, gogozko eta emozionalak bezain garrantzizkoa -gehiago ezbada- dela osasun espirituala. Jakina, dena pakete batean dator.
Osasun espiritualataz hari garenean ez gara hari astroen arteko bidaiatzeari buruz, zeuk barnean duzun baldintzarik gabeko maitasun hori da. Besteak epaitzen eta kritikatzen ez dituena. Aurkitu ezazu. NI NEU nahiz eta ematen diot botere guztia neure buruari inorekin konparatu gabe. Ederrenik ederrena zara. Maita zaite.
Etengabeko gatazkek, kulpabilitateak, penak,.., esaterako, gorputzaren oinarrizko funtzioak geldiarazi ditzakete eta minbizizko tumorea garatzea bultzatu.
Andreas Moritzek dio: ”Ez dut ezagutu oraindik nork bere irudiataz nahigabetua sentitu ez den minbizia duen paziente bat, kezkak eta hainbat gatazka konpontzeke dituenak, edo eta inkontzientean irauten duten iraganeko trauma emozionalak. Egoera fisiko jariakorra ez dagoenean minbiziak tokia hartzen du, sakoneko ezinegon emozional bat edo ta zapuzte handia behar du egon minbizia azaleratzeko”
Izan daiteke bitarteko bat minbizia barne gatazka agerian jartzeko. Hare gehiago, minbizia lagungarri izan daiteke gatazka bideratzeko eta konpontzeko erabat. Belar txarrak sustarretik behar dira atera, minbiziakin ere berdin jokatu behar da, horrela ezbada berragertzen da.
Gatazkak irauten duen bitartean, trauma indarrean dagoenean alegia, minbizia hedatzen da. Aldiz, gatazkari irtenbidea aurkitzean minbiziak jarraitzeari uzten dio eta organismoak berak desagertu arazten du. Beraz, sarritan arazo psikoemozionalari zuzenean begiratzea litzateke minbizia sendatzeko erarik arrakastatsuena.
Lerro hauetan minbiziari buruz aipatzen hari garen honako baieztapena kontuan hartzekoa da.
Norberaren izaera emozionalean gertatzen den guztiak zerikusi zuzena du bakoitzaren organismo fisikoarekin. Minbizia kateiatuta eta hortik zehar bakardadean dagoen emozio bat da, “beste irteerarik ez dago” nagusitu balitz bezala. Gogoa eta gorputzaren lotunea tarteko, erreprimitzen dugun guztia, harmoniaren merezimendua adibidez; edo ta pakea eta egonkortasunarena; bizi poza erreprimitzea bera,.. erantzun biokimiko toxikoetan bihurtzen dira, eta horretaz libratu beharrean gaude erantzun biologiko harmonikoak gauza daitezen.

OPORTUNITATE BAT DA. ERABAKIA ZEUREA.
Modu konbentizionala alde batera utzita begirada luzatzen badiogu minbiziari, konturatzen gara pertsona baten bihotza geldiarazten duen blokeatutako emozioaren irten bidea dela. Bakoitzaren estimua behea jotzeraino, gatibu mantentzen gaituen antzinako zenbait lotz eta kulpabilitate joerak deuzezten laguntzen digu.

corberaENRIC CORBERA

Egun badakigu mezulari kimiko aktiboenak, burmuinean zein inmunitario sisteman, emozioen kontrolataz kargu duten kirio esparruetan konzentratzen direla. Ondorioz agerikoa da zenbait emoziok eta estresak berak ere zuzenean eragiten diola kirio sistemari eta bide batez inmunologi sistemari.
Jabetuko bagina gaixotasuna deitzen diogun hori geure barne munduaren ordezkari perfektua dela, arreta handiagoa ipiniko genioke gertatzen zaigunari eta ez erreparatzen ibili benetan erreparatzerik behar ez duen hori. Minbiziak, ulertzea zaila egiten bazaigu ere, esan nahi sakona du: bere intentzioa ez da ezer ezabatzea, baizik eta osatua ez dagoen zerbait hori sendatzea.
Besteeri laguntzera eta babeztera haritu dira bizi guztian minbizia duten pertsona asko. Nobleziaz beteriko kualitatea izan daiteke beren altruismoa, beti ere kontuan izanda duen eragina. Beren barreneko gutxiezteak, lotsak edo kulpabilitateak ekiditeko norberaren ongizatea alde batera uzten bada eta sakrifikatu ere, hain zuzen zintzilikatzen duen aria hari da mozten.
Beste pertsonen gustoa egiteko izan ohi dugun jarrera altruista hori, erabiltzen dugo maitatuak eta onartuak izateko. Ba izan kontu, modu inkontzientean bederen, norbera ez maitatzearen errekonozimendu bat dela. Eta horrek blokeatu ditzake konpontzeke ditugun hainbat kontu, beldur eta gutxieztearen sentimenduak, gorputzeko ehun eta organoetako memoria zelularrean daudenak.
Zaude adi: Inoiz, inguratzen zaituen guztietaz AHAZTEAK senda zaitzake. Hau gertatzen da.
Orokorrean minbizia duen pertsonak ilusio eza berekin darama, bere buruakin eta gizarteakin haserretua, mingoztua, bizi duen egoeraren biktima sentitzen da. Kosta egiten zaio gertatzen zaiona onartzea.
Gaixotasuna Naturalezak pertsona salbatzeko egiten duen ahalegina da. Ez da jarri behar bere aurka, interpretatu baizik, ulertu eta gainditu. Enric Corbera.
Besteeri errua botatzeak ez du laguntzen ezertan, alderantziz, zeren eta eskusak bila indarrak galtzen zabiltza. Ikasi behar dugu eta konbentzitu ere esku artean dabilkugun gaiari, haze gaia, irtenbidea eman diezaioken persona bakarra ZU ZEU zarela eta ez beste inor.
Inori gogoko etzaion toki horretara joaten ausartu behar da, Itzala bera, hainbesteko harmonirik eza sortzen digun eta bizilagun dugun/ditugun emozio edo emozio horietara, inoiz konturatzen ez garenak. Sartu nahi izaten ez den pasabide ilun hori. Hor dago gure “etxe kalte”. Aurkitu ezazu, onartu eta bizi pozik.

AGIAN ERREPIKATZEN GARA. EZ DIO AJOLA.
Minbizia duen batek zauri zakonak izan ditzake:
– Sarritan erremina eta amorruan bizi den pertsona da, bere gainean sekreto handiak eta minak dabilzki.
– Ez da gai barkatzeko. Ez da gai iragana ahazteko.
– Norberaren bizitza apurtua egotearen errudunak besteak egiten ditugu.
– Gogokoak ez ditugun gauzak egiten ditugu, edo ta geure burua behartzen dugu gogokoak ez ditugun gauzak egitera.
– Pentsatu ohi du beranduegi dela gauzak konpontzeko eta zapuzkeri horrekin bizi da.
Norberakin kritikoa izatean edo norbere itxura mespresatzean, geure bihotza isten dugu eta gutxiagotuak sentitzen gara, lotsatiak. Dugun alde ilun hori agerian ez uzteko -geurea dena eta gustoko ez duguna-, onartuak izango ez garenaren beldurrez, besteen maitasuna irabazten zaiatzen gara konplazituz.
Era honetara, geure buruari emateko gai ez garen maitasuna lortzen dugula usten dugu. Bainan planteamendu honek ez du funtzionatzen epe luzera.
Hemen, bizi garen lur eder honetan maitasuna hedatzean datza gure izaeraren propositorik nagusiena. Norbera maitatzen dakitenak gai dira besteak ere maitatzeko. Heriotza onartzen duen pertsona orok pakean joaten dira inongo herra eta erreminik gabe.
Nere gaixotasunaren onarpena ezinbestekoa da gero “borroka” ahal izateko. Nik neure gaixotasuna onartu nahi ezbadet nola senda eta nola osatu nindeke?. Irekitzen dut nere bihotza eta kontziente egiten nahiz bizitzak ekarri diezakedan guztiaz eta ze neurritan nahizen bere partaide.
Obarioetako minbiziatik sendatu zen ODILE FERNANDEZ doktoreak dio: “Proposatzen garen ezer lortu ahal dugu. Gure boterea mugagabea da eta gure gorputza jakituna, ametsak betetzeko dira, eta sinesten badugu irmoki, ametsak egi bihurtuko dira.
Eta jarraitzen du: “Minbiziaz gaixotzen dan inor, zihur, zerbait ez da ondo egiten hari, ezinbestekoa den zerbaitean aldatu egin behar du, zerbaitegatik barneratzen hari da, elikatzen, emozio oso toxikoak.
Geure buruari bihotza isten diogunean bakartiak bihurtzen gara eta gorputza ahultzen eta gaixotzen hasten da. Zihurrenik ere konpundu gabeko gatazkak edozein gaixotasunen abiapuntu dira, minbizia tarteko. Barkamena erabatekoa denean osatzea gertatuko da.imagesKPIWNZ8U
LOUISE L. HAYk dio: Barkatu maitasunaz eta askatu iraganetik. Eta jarraitzen du: “Nere mundua pozarren eta zorionez betetzea erabakitzen dut. Maitatzen nahiz eta gustora nago nahizen bezala”.
Herra eta gorrotoaz hitzegiten dugunean suposatzen da pertsona hori ez dela ona. Ba arrazonamendu hori ez da egokia. Zenbait ikerketek baieztatzen dute minbizia duten pazienteek orokorrean pertsona guztiz bihotzberak direla, maitasun asko dutenak, eta aldiz aurka egin zaie, irrigarri utziak, irainduak eta gutxietziak.
Zelulak gailentzerainoko gorroto tamaina generatu dezakegu geure barnean. Erasotu egiten du beti gorrotoak, ez da ezer eraikitzen gorrotoakin. Okerrak, pekatuak, gorrotoak edo ta kontzientzi txarrak berak nahi bada, narriadurara darama gorputz fisikoa.
Zelulek, ahala duten heinean behintzat, beren biziraupena zihurtatu beharren daudenean bakarrik hartzen dute jarrera defentsiboa. Bapateko sendaketa zelulek beren burua defendatseko beharrik ez dutenean gertatzen da. Beste gaixotasunen antzera, minbizia toxikatzearen krisia baino ez da, hori bai, bere izate naturalera heltzen uzten zaionean sintomatologiari uko egiten dio modu naturalean.

TOKATZEN ZAIZU
Ez daude desberdintasun fisiologiko nagusirik hozkiltze koskor baten eta minbiziaren artean. Kasu bietan organismoaren ahalegina da barnean pilatutako toxinak gainetik kentzekoa, intentsitate maila desberdinekoa jakina.
Bapatean bere onera igortzeak gertatzen dira. Organismoarentzat minbizia gainditu daitekeen eragozpen fisiko zein emozionala da eta horretarako gorputz, gogo eta espirituaren maila guztiko garbiketa beharrezkoa da, sendatze krisia tarteko.
Sendatze prozesoan parte hartze aktiboa eta norberarekiko ardurataz jabetzea –hemen norberarekiko maitasun adierazpenataz hariko ginateke- guztiz beharrezkoak dira edozein gaixotasun tratatzeko, minbizia barne. Minbizia edukitzeak ez du esan nahi -sarritan gerta ohi dan bezala- onkologoeri eta zirujauei men eginez desesperatutako biktimak bihurtzen garenik.
Minbizia sendatzeko, alde batetara utzi behar dugu bera gaixotasuna denik eta norbere azkena dakarrenik. Ikasi behar dugu aldi berean identifikatzen eta ezabatzen baita ere gorputza hain neurri drastikoak hartzera behartu duten zergati bakoitza.
Norbere burua sendatzea ez da ez garezti eta ez zail, bainan eskatzen du errespetoa, maitasuna eta konfiantza gorputzataz eta norberataz. Minbizia sendatzearen giltza onartzean eta maitatzean datza. Gorputza beti dago prest eta inpatziente sendatzeko, hala ere geure esku dago aurre baldintzak egokitzea sendaketa gauzatzeko.

HELBURUAK EDUKITZEAREN GARRANTZIA
Helburu zehatzik ez izatean zoriontasuna ez da inoiz izango neurekin. (Alessandro Di Masi)
Segundu gutxitan bere helburua bizitzan zein den esateko gai ez den pazientea sarritan “gaixo nago ni” kontuari biraka dabil gehiegikeriz, eta ezer sortzea alde batera dauka utzia, benetan gertatzen zaionarekin konturatzeke. Helburu garbirik ez duen pazientea zihurruenik ere ez da aurrera aterako, bizitzeko arrazoirik ez daukalako. “Itxoiten” dago….

 

Bakoitzaren gorabehera pertsonalak tarteko minbizia garatzen da modu kontzienten edo ta inkontzientean, bizitza bera desiatzeari uzten dionean. Dena alde batera utzi dute. Umeekin ere gertatzen da, eta ez dio axola adina, gurasoen edo ta ingurukoen eraginez maila inkontzientean kateia daitezke biziki.
Bibrazio sortzaileak bideratzea dugu minbiziaren kontrako sendatzailerik onenetakoa: plan bat, erronka bat, helburu bat eta erresultatu sortzailea lortu nahi izatean ipintzen dugun konzentrazioa.
Hara zer dion Escudero doktoreak: “Berrelikatze genetikoa –minbizia gainditzeko bidea izaki- norbere bizigogoa pentsamendu baikorrera itzultzean lortu daiteke bakarrik, ADNari informazio genetiko zuzena berreskura dezan ordenatzeko. Minbizia sendatzeko bidea da. Hau zalantzarik gabe bapateko sendatzeen mekanismoa da, bizitzarekiko ilusioa berreskuratzen denean”. Irakurri berri duzun hau egun nahiko zalantzan jarria dago , Epigenetikaren deskubrimenduak tarteko, hala ere hemen duzu esana.

HITZEGIN DAITEKE PERTSONA OSASUNTSUAREN PROFILATAZ?
Hitzegiteagatik denetaz hitzegin daiteke. Disfrutatzen den bizitza, gogokoa dena, hau da minbziari aurrea hartzeko neurririk onenetarikoa. Horrela gainditzen dira ezkorrak gerta ohi diren gorabehera horiek barne kontrola ordenean mantenduz eta inmunologi sistema zuzentzeko gai diren mekanismoak indartuz.
Nola ez, bizitzan zailtasun bat baino gehiagorekin topatuko zara, eta egoera horretan kasu egin instintoari, bihotzaren aginduei egin kasu. Unibertsoaren inteligentzian fidatu, eskatu bene benetan.
Estresatzen zaituen, molestatzen zaituen egoera horiek ez daukazu zergatik jasan. Egin tartea heurekin, aski duzu nahi izatea eta erabakitzea. Izan daitezke pertsonak, izan daiteke inguru bat. Zihur, beti dagoela sahiezteko edo ta ekiditzeko modu bat.
Irrifar egizu, entzun ondo sentiarazten zaituen musika hori, kantatu, egin dantza gogoko baduzu. Izan zeu gehien maite duzun hori, gausarik haundiena zara zuretzako. Zeurekin bibrazioa bikaina baduzu, hori sentituko da inguruan. Zu zara lehena eta ondoren, datoztenak. Beste era batera egitea ez da onuragarria inorentzat, nahiz eta batzuetan itxura hori duen.cantantes
Gozatu Naturak dohan eskeintzen dizun haunditasun guztietaz. Besarkatu maite dituzun pertsonak, sentittu nola mugitzen den energia osagarri hori, aberasten gaituena. Noizik behin GORA NI, ze bikaina, ondo bibratzen du.
Eta beti da ona elikatzen gaituen beste parteari arreta jartzea, ahotik sartzen dugun elikadura fisiologikoetaz hari nahiz. Jakin badakizu alkalinoak zein azidoak daudela. Ez intoxikatu eta bizi maitatuz.

GIZARTE EDO KOMUNITATE HONEN GORABEHERAK
Barne eta ezinegote haundi baten adierazpenaren adibidea bada minbizia, zer gerta dakioke mendebaldeko gizarteari eta persona orori hainbestean hedatua egoteko?. Ba agerikoa da, ezin egote haundiaren pean bizi garela, bai bizitza pertsonalean bai giza harremaneri dagokionean.
Konpetitzea konpartitzearen aurretik dabilenean “larrituta” dago bizikera, eta horren etengabeko estualdira garamatza. Beharrezkoa dugu irekitzea, askatzea. Bada gizarte “demokratizatu eta informatizatu” honetan ondo ez dijoan zerbait.
Agian hobetu beharrekoa, landu beharrekoa, gertuenik daukagun inguru bera da. Etxean, sendian, lagun artean, auzo komunitatean, lanean edo bere gabezian, bakoitzak giza harremanak ulertzeko modua duen horretan. Honek guztiak, nola ez, berekin behar du garantía moduko bat: berdinkidetasuna ahalbideratzen duen sozial sistema eta erakargarria bide batez.
Gizakion artean elkarri mokoka ibililtzeari kolaboraziok eta entendimenduak aurrea hartzen dioenean, indartsuenen legeak men egiten duenean bibrazioek baikortasunera joko dute, gizarteak hobekuntza nabarituko du eta orduan osasunak orokorrean arnas hartuko du, indartsu aterako da.

ETA ORAIN ZER?
Ez dakit zuzena den orain egitera noan hau. Honetara jarri nahizenez, onuragarri izango da. Hala ere eta aurrez zera esan behar dizut: Edozein kasutan ere izan guztiz kontziente zure osakuntzaren –osakuntzaren diot eta ez sendakuntzaren- konponbidea ez dagoela hainbestean orain idaztera nijoan honetan, jakina, lagungarri eta osagarri izanen zaitu, eta inoiz, zergatik ez, erabakiorra ere.
Nahiko nuke ongi ulertua izatea orri guzti hauetan azaldu dizudana: osakuntza norberan dago, soluzioa zeure esku dago.
Idaztera nijoakizu orain hainbat terapia eta tratamenduen zerrenda –asko gehiago dira-, eta erabakia zurea zertara jartzen zaren eta nola.
Egungo osasun sitema publikoak eskeintzen duenetik aparte –baditu ezintasun eta zalantza-, hara beste hainbat:
– Bioneuroemozioaz, Sanergia eta Noesiterapiaz ere aurrez haritu gara.
– Gerson terapia edo tratamenduaa.
– Landareak: “Josep Pamies-Dulce Revolución” alde batetik eta Maria Trebenen “Salud de la Botica del Señor” bestetik.
– Makrobiotika.
– Sodio Bikarbonatoa+ura+limoia. Beste zenbait bezala, hau ere aurkitu interneten deitura honekin “El milagro contra el cáncer escondido en tu casa”.
– Guanabana zumoa.
– Okinawa (ohiturak eta bizilagunak).
– Fray Romanoren sendagaia.
– M.M.S. : Kloro dioxidoa+azido klorhidrikoa. Kontuan izan Andreas Kalcker eta Jim Humble.
– Homeopatia.
– Epigenetika (genetikoatik haratago nahi du esan) –Manel Esteller eta beste-.
– Gernuterapia.
– Terapia energetikoak.
– Hipnosia.
– Ozonoterapia.
– Hidrogeno Peroxidoa, %35 graduazioa.
– Budwig dieta.
– Germaniar Medizina Berria.
– Tratamendu Ortomolekularra.
– Tratamendu Holistikoa -erreferente bat izan daiteke Alberto Marti Boch-.
– Badira baliatutako beste hainbat produktu ere

Zure barne armonia, gogozkoa zein espirituala eta erabateko osatzea ere aurkituko duzun desioakin eta laztanez beterik, bizi pozik. Agur.

Anuncios