ITSASOKO URA

ITSASOKO URA

Lehenengo zelula biziak, aintzinako sabel urdin horretan sortu ziren, itsasoan. Eta gizakiok hortik gatoz. Hala frogatzen du Rene Quintonek, zientzielari frantsez esanguratsua bera.

Zein aberatsa den itsasoko ura, sekulako altxorra, oligoelementuz eta mineralez osatua, gure gorputzari izugarrizko onura ekar diezaiokena. Abiapuntu hontatik, pausoka-pausoka hainbat gaixotasun kroniko zituzten milaka pertsonak salbatu eta osatu ahal izan ziren.

Quintonek konpreniarazi zigun nola animali bizidunen gorputz propioak benetako itsas akuarioak direla. Osatzen gaituzten zelulak hasierako zelularen baldintza berdinetan jarraitzen dutela bizitzen. Frogatzen digu itsasoko urean bizirauten dutela glóbulo zuriak.

Itsasoaren mintzak arnasarazten gaitu eta tentuz bizi. Lehen mundu gerran frantziar ejerzitoak itsasoko ura erabili zuen zauriak eragindako odol galerak sahiesteko.

marHasierako zaporeak tinko daude itsasoko urean. Ibaiaetatik, ur korronte hainbat, glaziarrak, euriak, lokatsak.. denak itsasoak jasotzen ditu, mineralak hor dijoaz. Berebiziko orekan dago.

Osasunaren jakinduri  izugarria daukagu itsasoan. Quintonek garbi zeukan baita ere osasuna berrezkuratzeko egin beharreko nagusietako bat pertsonaren “barne egoera” indartzea zela, bakoitzaren autoinmunitatea; barneratutako toxinetatik liberatzea alegia. Eta horretarako itsasoko ur isotonikoa aukera bikaina da. Berak tuberkulosia gaindi ahal izan zuen.

Jakinekoa da itsasoko uraz ari garenenan ez garela ari ur gezaz, zeren eta beren gazitasunak lau aldiz bidertzen du ur geza. Eta jakina, ezaugarri horrek gure barne izaerarekin toputz egiten du, baina bateraezina da termino absolutuetan, hau da, ur geza balitz bezela hartuko bagenu.

Itsasoak tentsio altuko ura eskaintzen digu. Eta egin behar duguna bere tentsio osmotikoa gure beharretara egokitu, horrela bere onuraz baliatzeko. “Taula Periodikoa” deritzaioneko 95 elementu, aurkitu eta dokumentatu dituzte modu zehatzean japoniarrak orain dela gutxi beren laborategietan, dena itsasoko urak duen ezaugarri modura.

Badakigu beraz taula horren elementu guztiak itsasoko urean daudela. Gure zelulek eta bere mahikideek (florak), gure uhinek, organoak eta bere arteriak erreparatzeko osagaiek, justu horixe behar dute. Hau jakinda, zentzuzkoa da itsasoko uraren gazitazunaren potentzia gure erresistentziara egokitu behar dela eta beharretara ere.

Horretarako egokitu dezagun beraz gure tolerantzi maila itsasoko urarekiko. Ura, hipertonikoa izan daiteke (itsasoan dogoena bezala) edo isotonikoa ( ¾ ur geza eta ¼ itsasoko ura). Eta hartzeko, egokiena isotonikoa dugu. Nor berak hartzen dio neurria ur gazituari, tolerantzi puntua alegia.

Itsasoko ura isotonizatzea, gure malkoen gazitazun mailara bihurtzea da eta baita ere gorputz barrenean mugitzen diren likidoen mailara. Beraz horrrela lortzen dugu geure behar organikoetara egokitutako itsasoko ura.

Itsasoko ura modu erregularrean edaten badugu gure hormonal eta humoral sistemek behar dituzten elementuen barietateen jabe egiten dira, hori zihurtatzen du. Gure zelulei nahi badiegu erantzi oligoelementua deitzen diogun osagai hori eta hain kantitate txikian beharrezkoak ditugun mineral horiek, biderik laburrena eta seguruena itsasoko ura da.

Nola, zenbat eta noiz arte:

Nola: har ezazu itsasoko ura isotonizatua. ¾ ur geza eta 1/4 ur gazia.

Zenbat: gogoko duzun guztia egunean zehar. Jakin ezazu gorputzak ura beharrezkoa duela.

Noiz arte: zeuk ikusiko duzu. Bizi guztirako hobe.

Interneten eskura daukazu informazio zabala. Besteak beste: “aquamaris” , “prodimar y agua de mar” , “proyecto oasis y dispensarios marinos” , “agua quinton”…

Oharra: Edozein kasu eta egoeratan, nabaritzen baduzu zeure gorputza ez dijoala ondo, gaixo zaudela… galde zeure buruari ea zer egin diozun horrela egoteko. Gorputza ez da berez gaixotzen, gaixotu arazi  egiten dugu. Egin kontu ea nola daramazun zeure bizitza. Bioneuroemozioaren ikuspegitik okerraren aurkikuntzan dago intenbidea. Zeure inkontzienteak badaki. Jarri arreta!

Anuncios