IRITZI BAT

IRITZI BAT

ETA HAU GUZTIA GEZURRA BALITZ?. Galdera honek berekin darama jakineko norabidea, horrela bai da, hein haundi batean behintzat. Bada denbora bat ideia honi biraka nenbilela eta galderak indarra hartu zuen nere barnean berrogeialdia –koarentena- egiten nengoela 2015eko ekainean, erantzuna ere gertu zen, susmoak baziren lehendik. Orokorrean hartu beharreko esaldia da, zeren eta hau guztia gezurra dela ohartzean, badira hainbat pertsona egia ez dutenaren kontzientzia izanik beren bilakaerari ekindakoak.

Zer da gezurra?. Helburua Gizateriaren onura dugula, bakoitzak du horretaz bere ikuspuntua, bainan nekez esan dezakegu osasuntsua denik. Milaka urteak daramatzagu arrazoi bat edo batzuek besteen arrazoiari edo arrazoieri nola gailendu, nola inposatu esatea ere zilegi litzateke, eta hara non gauden.

Arrazoia. Zazpi mila milioi pertsonatik gora gaude planeta honetan eta bakoitza bere arrazoiakin bizi da. Beraz, arrazoia oso zabaldua dago, denean dago/dabil eta ez dago inon. Edonoren arrazonamenduk beste edonorenaren balio berdin berdina du, ez gutxiago eta ez gehiago. Gauza aldatzen hasten da batak besteak baino botere handiagoa duenean, bainan ez arrazoiak, inguruko baliabideak ematen dion botereak alegia.

Boterea. Kanporatzen dugun boterea norberak bizi duen ikararen adierazpen bat baino ez da, ez da besteekin fidatzen, berea ez da kooperazioa, ez da lankidetza, ez du ezer jakin nahi GUZTIAREN SORKUNTZAREN ITURRUA DEN HORREKIN. Bakoitzak bere neurrian, bestea gailendu nahiean dabilen heinean, ikarati dabil, Naturaren arauekin konfiantzarik ez du, eta hor okertzen dira joerak. Boterearen kontzeptoaren izaera hori eraldatuko bagenu eta norberak dugun gaitasunetaz jabetu, geure izugarritasunaz, baita maitatzeko eta lankidetzarako, orduan arrazonamendu desberdinak gorpuztuko liratezke, osatuz, ongizateak argia luke. Horretan gabiltza, hala?.

 

Ikarati. Giza arlo guztietan, oraingoz, nagusitasuna du. Sendian, harremanetan, elkar bizitzan, ikastolan/eskolan, unibertsitatean, lantokietan, langabezian, kirolean, erlijioan, genero harremanetan, politikan, zientzian, aurkikuntzan,… Erreparatu heiozu aztiro aztiro eta ohartuko zera horrela dela. Aurrez nihoena, seguritate falta, mesfidantza. Ikarak ahuldu egiten gaitu barrendik eta kanpora begira jarrera bortitzetara bultzatu. Hau edozein mailetan.

Besteei erreparatzen igarotzen dugu denbora asko, etzaigulako batere gustagarria egiten norbere barnera begirada luzatzea. Pertsona ikaratiak, lehen nion, bere boterea, bere buruarekiko maitasuna galdu du, eta berekin daramatza, agian ohartzeke, beldurra, paralisia, mehatxu sentzazioa, kulpabilitatea, larritasuna, antsietatea, desbalorizazioa eta estresa ere beti gainean.

Ezin digu inork, norberak hala nahi badu, dugun botere ahaltsu hori kendu, edozein nagusitasun duelarik ere besteak. Edozein modutan ere, horretarako kontzientzia dugu bide lagunik egokiena, hor dago mamia. Edo eta, zerk ahalbideratu zuen Big Bang leherketa Kontzientzi izan ez bazen?. Besteekin konparatzean, besteak kritikatzean eta epaitzean, dugun gaitasuna ahultzen da, hau da, dugun botereari uko egiten diogu. Ikarak, mesfidantzak,… hartzen dute tokia norberaren jokabideetan.

Emantzipaziorako hirukoa. Pertsona, Gizateria eta Natura. Hiruko bakoitzak bere esparrua du –hitz bat erabiltzeagatik-, eta aldiz sekukako lotura dute elkarrekiko. Emantzipaziorako, ongizaterako nahi baduzu, norabide egokia guzti hau modu harmonikoan gorpuztean datza eta horretarako jauzia eman beharrean gaude. Ondorengoa esaldi bat da, bainan neretzat egokia: “Lurraren Osasuna gure bihotzen arabarekoa da”.

Pertsona. Jakinekoa da gorputza gaixotu arazten badugu, bakoitzaren bizitzaren gestioa tarteko, emozioak alegia, oker gabiltzalako dela, barrengo deiatik urrun gabiltzalako. Gozatzeko jaioak gara eta sufrimendua dugu ohiko bide lagun. Hau kontraesan haundia da. Sintoma bakoitzak, edozein neurritakoa eta gorputzeko edozein guneetan eta eran azalduta ere, ez da kasualitatea, bere zergatia du, eta beti norberak izandako portaera emozionalei dago atxekia. Hau konprenitzean eta honetaz kontzientzia hartzean, gozamenerako, harmoniarako bidea hartzen da, eta osatu ere.

Gizateria. Bere izatea, osatzen duen bakoitzaren araberakoa da ere. Ikaran kateiatuta dagoen pertsonak har dezaken jarrerak, honik ez Gizateriari. Horregatik gauzak orohar hobera –beti norberaren ustez- aldatzen saiatzeak onurak ekarri baditzake ere, etorkizunerako are garrantzizkoagoa da bakoitzak bere mundu pertsonal horretan ondo sentitzea, harmonian egotea. Kontzientzian bizitzeak ematen duen botere horretan, konfiantzan, seguru sentitzean. Horrela gorpuzten goaz Pertsona eta Gizateriaren arteko lotunea.

Natura. Hara hirugarren esparrua. Jakinekoa da bihotzak, zelulak ere, bere elektromagnetismoa duela eta azaleratzen duela. Gizateriak orohar bere bibrazioa du, azaleratzen du, eta Natura horren jabe egiten da. Ondorioz Naturak duen portaerak zerikusi zuzena du Gizateriaren izatearekin, norbanakoaren eta guztiaren izatearekin. Kontuan hartzekoa beraz, bakoitzak egiten duenak maitasunaren –benetakoa eta ez itxurazkoa- balioerantzia berekin behar duela.

Jauzia eman. Jauzia ematea ez da ez dakit nora joatea, baizik eta ondo egoten eta sentitzen asmatzea, eta horretarako Kontzientzia hartzea baino ez da. Dena dago egon behar duen tokian, harmonia dago. Pertsona, Gizateria eta Natura gorpuzten diran heinean, harmonizatzen diran heinean, izango du testigantza ongiak zentzu zabalean. Geure esku dago, edo hobeto esanda bakoitzaren esku dago lehenean jarraitu edo ez. Esagunak diren joerak eta portaerak daukaguna ekarri badigu, mereziko du datozen urteetan, mila edo gehiago, ongizateak gaina hartzea, nagusitzea bakoitzak merezi duen gozamena, giza legea ere, zenbait arbasoek zioten eran. Erabakiaren gakoa Kontzientzian bizitzean dago.ITURRIA DEN HORREKIN

Anuncios