GERNUTERAPIA

GERNUTERAPIA


Gernuterapia edozein pertsonen esku dagoen iharduera terapeutikoa da. Kultura zenbaitzuk aspaldidanik erabilitako portaera izan da gernua barneratzea/edatea, nahiz eta Mendebaldean orain mende bat inguru izan den ezagutua hainbat mediku eta terapeutek argitaratutako hainbat artikulo eta liburuei esker, non aurkeztu dituzten berehalako batean sendatu izan ohi diren testigantza prankorekin.

Egun, jakin badakigu gernuak berekin dituela ¡mila molekula organiko eta gehiago!, horietako gehienak belar denda eta farmazietan salgai. ¡Ama zelulak ere baditu!. Erabilera terapeutiko zuzeneko antigenoak. ¡Ze zentzu du beraz bere gaitasunaz ez jabetzea!.

180 litro odol iragazten dituzte egunero giltzurruneko glomeruloak, guzti honetatik %99 berriro odol zirkulaziora dijoa eta bakarrik %1 -1,2 litro eta 2 litro tartean, pertsonaren arabera- gernu bihurtzen da. Gernu hau ez da hartu behar giltzurruneko “ondakin” moduan, zeren eta organo honek likidoan disolbatutako gatz mineralen orekari eutsi bezterik ez dio egiten eta bide batez homeostasia mantendu metabolismotik datozten osagaiak konpentsatuz.

Gernua berez ura da %95ean, %2,5 urea eta beste %2,5 osatzen du 1.375 molekula organiko desberdinak, azido koipetsuak, karbohidratoak, proteinak, peptidoak, aminoazidoak, enzimak, bitaminak, mineralak, azido nukleikoak, hormonak, neuroeragileak, interferoiak, glukanoak, leukinak, antigorputzak, inmunoglobulinak.

Urobilina da gernuari kolore oria eragiten diona, hain justu globulu gorrietara oxigenoa daraman hemoglobina degradatzean gertatzen den bilirrubinaren metabolizazioa tarteko. Eta arrituko bazaitu ere, bakoitzaren ahurdunaldian umeki denek edaten dugu gernua, izan kontu hirugarren hilabetetik aurrera umekiak likido amniotikoan egiten duela pixa. Ahurdunaldian umekiari gernu bidea blokeatzen bazaio eta arazoren bat sortu, umetxoa arnasketa arazoekin jaioko da zeren eta fase horretan gernuak birikak garatzen laguntzen du.

Gernua ez da giltzurrunak kanporatzen duen “zerbait toxikoa” gehien batek hala usten badu ere; organo erregulatzailea da eta ez depuratzailea, gorputzaren hidratazio maila kontrolatzen duena eta oreka ionikoari eusten diona, bereziki sodioa eta potasioaren artekoa.

Organo desintoxikatzaile nagusia gibela da, eta horrretarako enzima kopuru haundi bat du gorputzarentzat kaltegarri diren sustantzi gehienak desaktibatzeko gai izanik eta ondorioz hesteen bidez ezabatzeko.Orina

GERNUTERAPIA

Indian egun ehunka milak erabiltzen dute Gernuterapia gaixotasunari aurrea hartzeko zein hainbat min modu eraginkorrean tratatzeko, besteak beste eltxoen sastadak, suge arriskutsuen hozkadak edo eta zenbait patologi endemikoei aurre egiteko, malaria eta disenteria adibidez.

Eta Indiakoa ez da kasu bakarra, Gernuterapiak Asiako ekialdean milioika jarraitzaile ditu, jakinekoa baida Japonian 13 milioi jarraitzaile badituela gutxienez eta Alemania ere etzaio atzean geratzen, 7 milioi inguru badira. Ez da beraz ekialdeko terapia hutsa; Planeta honetako herri askoek ohikoa zuen bere erabilera, erreferentzi greziar eta erromanikoak badira han hemen, aurrekolonbiano kulturakoak ere bai.

C. H. Duncan doktoreak(EE.BB.)1.910eko hamarkadan gernu koilaratxo bat edo bi hartzeko esaten zioen bere pazienteei, eta tarteka baita ere azalpeko ziztadak apendizitiza moduko patologietan. Eta zihurtatzen zuen hain apala den metodo honekin nola bere pazienteek gainditzen zituzten gaixotasun hainbat, adibidez: zistitisa, uretritisa, prostatitisa, nefritisa, giltzurrun harriak, diabetes 1, umeen enuresia eta beste gaitz asko.

K. B. Bjornesjo doktoreak -1.951 urtean- tuberkulosiaren baziloaren hedapena gernuak bertan behera uzten zuela zion. J. Eldor doktoreak minbizia kasuetan gernua hartzea aholkatzen zuen. Hare gehiago, zeren Stanislaw R. Burzynzki doktoreak Houstonen eginiko ikerkuntzei esker dakigu nola peptido zenbaitzuk (inmunitario sistema erregulatzaileak edo hormona neuroeragileak ahalbideratzen dituen proteína txikiak, gaitasun enzimatiko bereziak dituena) antineoplastoiak izenez, maila epigenetikoan lan egin dezaketela.

Ikertzaile guzti hauek gernuaren gaitasunaz aritu zaizkigu, bereziki minbiziari aurre egiteko tumoreen aurkako peptidoaz osatuak daudelako, hala ere frogatu da nola ureak –gernuan dugun sustantzia nabariena- berekin dituela baita ere minbiziari aurre egin ahal dien propietateak.

GERNUAREN PROPIETATE TERAPEUTIKOAK

D. S. Wishart doktorearen taldeak dioenez, giza gorputzean dauden 40.000 metabolitoetatik –heste mikrobioma bakterianoak jariatutako molekulak barnean daude- 1.375 gernuan aurkitzen dira. Gehienak odolean eta zefalorrakideo likidoan daude. Farmazia natural izugarria.

Beraz hau jakinik, zentzuzko iruditzen al zaizu naturalezak doan ezkeintzen digun osagaien tamaina hontako iturria mesprezatzea?. Ez du zentzurik gernuak daukan B bitamina naturala mesprezatzea eta nahiago izatea kapsula sintetikoa erostea farmazian. Hare gehiago, badakigu gernuaren tumoral antigenoak inmune sistemari eragin diezaiokela, berdin edaten bada edo ziztadaz hartzen bada; bere eragina egun inmunoterapietako protokoloetan erabiltzen diren molekulak baino zuzenagoa da, eta arriskuko ondoriorik gabe.

Jakina, gernuan dauden gatz eta molekula organikoen edukia norberak ematen dio; beraz zenbat pertsona hainbeste gernu mota daude, eta hortik bakoitzarentzat hain bereziak egiten direla norberak daramagun gaitasun antitumorala gorputz arazoei aurre egiteko.

UREAREN GARRANTZIA

Gernuaren osagairik garrantzizkoena –ura salbu- urea da %2,5eko proportzioan (25 gr. urea gernu litro batean); aditu askoren ustez organiko osagairik onena azala berhidratatzeko sustantzi moduan. Hain zuzen krema topiko asko komerzializatzen dira urea proportzio desberdinetan daramatenak azaleko hainbat arazoentzako: psoriasia, ekzema, keratosia… Prurito eta iktiosia ere G. Swanbeck doktorearen esanetan.

Gainera mikrobizida eraginkorra da urea; bakterizida da, birus zenbaiti aurre egiten dio eta antifungikoa. Donald Kaye doktorearen lanak hau guztia baieztatu zuen. Eta ez urea bakarrik, gernua ere bai.

Ureak aldiz propietate diuretiko oso onak ditu; helburu berdinerako erabili ohi diren farmazi produktu zenbaitzuen oso gainetik.

GERNUAK DARAMATZAN BESTE SUSTANTZIA

Urea garrantzitsua izan da, ozenki aipatu behar da gernuan 1.375 sustantzi organiko daudela. Horrrek adierazten digu bere osagai gaitasunaren aukera zabala: Alantoina – Azido Urikoa(dosi txikian beharrezkoa) – Urokinasa – Menotropina – Kaltzioa – Giza Gonadotropina Korionikoa – Urofolitropina – Kreatinina – Granulozito kolonien faktore pizgarria – Haztearen hormona – Burnia – Eritropoyetina – Gonadotrofinak – Insulina – DHEA – Magnesioa – Potasioa

BeberOrina

AMA ZELULAK GERNUAN

Eta esandakoa gutxi balitz, ¡gernuan ama zelulak daude! S. Bhavadiwaj doktoreak argitaratu zuen hain zuzen 2.013an Stem Cellsen –erakunde zientifiko desberdinetako kolaboratzaileekin batera- gernuan dauden ama zelulen gaitasun terapeutikoaz lan garrantzitsu bat.

Duanquing doktoreak eta ikaskideak (Txinan) 2.013an eman zuten berri arratoien hortzak berreraikitzeko balio izan zutela gernutik errekuperatutako ama zelulak. Giza gernutik lortutako ama zelulak nahasi zituzten arratoien enbrioizko ehunekin ondoren guztia hauei birraldatzeko.

TRATAMENDUA

Gernuaren lehen tragoxka hartu aurretik gauza asko pasa daitezke zure burutik. Tabu asko dabiltza bere inguruan. Gernua edatea zure osasunarentzat onuragarria dela sinetsita ere baliteke zailtasunak izatea lehen tragoa egiteko. Ba ez behartu zeure burua, hartu astiro eta gozo.

Eta ze gernu da edan beharrekoa?. Goizeko lehenengoa printzipio aktiboetan aberatsagoa delakoan odolen analitika egiterakoan esaten zaigun bezela?. Ez da hori beharrezkoa, edozein ordutakoa baliagarria da.

Honetan hastear dagoenari aholkatzen zaio urakin edo laranja zumoakin nahasia hartzea. 10 tanta lehen egunean -250ml.etan-, ondorenean bikoizten joan dosia, eta horrela jarraian egunero. Gernua zuzenean edateko ohitura hartu artean, gero eta gehiago eta konzentratuago. Zenbat?. Ez da ezagutzen inor toxikatu denik, ezta ere egun guztiko gernua edaten dutenen artean.

Hori bai, kontuan izan behar da aldi berean medikazioren bat hartzen ari bazera, gaindosiaren kasua gerta bai daiteke zeren eta ohiko dosiak erabiltzean ez da kontuan izaten printzipio aktiboaren berabsortzio farmazeutikoa giltzurrunak ezabatu duena barneratzean.

Arazorik ez dago azaleko aplikazioetan, milioika dira erabilera mota hau ohikoa duten pertsonak edozertarako ere: zauriak-infektatuak edo ez-, erreak, eskarak, ultzerak, ziztadak, hematomak, mikosia, artikulazioetako minak, hausturak, inplanteak… Otitisa duenak tantak erabil ditzake eta berdin ikusmen arazoetako, bereziki glaukoma kasuetan.

Gaiari buruz esagutza gehitzeko hara hemen neretzako esagunak diren zenbait libururen izen buruak: “Guía Completa de Urinoterapia” Coen Van Der Kroon autorea; “El poder Curativo de la Orina” May Ana autorea; “Urinoterapia” Flora Peschek-Böomer autorea; “El Jugo Milagroso” Alquivar Marin Rojas autorea; “El Agua de la Vida” J. W. Armstrong autorea; “Texto de Orinoterapia” Atom Inoue autorea; “Urinoterapia. Los Poderes Curativos de la Orina” Wong Shi-La autorea.

Anuncios