ENERGIAZ BLAI



ENERGIAZ BLAI

Gauza da, sintoma edo sentitzen dugun arazo fisiko horretatik haratago joan behar dugula, pertsonak oreka bere osotasunean lortu behar du: fisikoa, mentala, emozionala, energetikoa eta espirituala. Horretara ailegatzean Osatzea berehala dator. Diagnostikoen eta protokoloen betiko ikuspegi horiek alboratuz.

ENERGIAZ BLAI saioa  edozein pertsonek  probatu eta sentitu behar luteke. Hemen bakoitzaren maila sozialak ez du ezer baldintzatzen.

Erreferentzi gisa energia hartzen badugu ere, nolabait definitu behar delako, agian ez da hitzik egokiena. Hor, delako eremu horretatik, bibrazioak tarteko  datozten frekuentziataz hari gara. Kontzientzia deitu diezaiokegu “gune” horri, nik hauxe dut gogoko. Gure izaerari zuzenean eragiten dio hortik datorkigun Argia eta Informazioak. Informazio izpiak energia bailitzan barreneraino heltzen direnak.

Bibrazioaren eraginak gure zentzuak bereizteko dugun gaitasuna baino haratgo dijoaz. Mugimenduan diren gure uhinen frekuentziak dira. Egungo fisikak, kuantikoak, baieztatzen diguna zera da, frekuentzia desberdinen bibrazioez dagoela osatua Unibertsoa. Sineskera horri indarra ematen dio eta bultzada ere jarrerari.

Saio edo tratamendu honekin sintonizatzen garen heinean, energien frekuentzia berriekin harmonizatzera garamatza, gorputzean aldaketak nabarituz. Bibrazioak geure barneakin bat egiten dute, ongizate zati berri bat gehiago izateraino.

Frekuentzia mota hauek planeta honetan bapatean agertzean, badirudi zerikusia duela denboraren izaeraren aldaketarekin. Aldaketa hau Greg Bradenen esanetan Lurraren historiaren aro jakin batekin definitzen da, eta aldi  berean giza kontzientziaren bizipenekin.

Eta guzti horrek Osatzearen ekuaziora garamatza. Osatzea, sendatzea, izate biologikotik kanpo egon arazi gaituzten interferentzi edo blokeoak askatzean datza.

Mugak, jakinekoa da, lurrean tokia hartu dugun pertsona guztiek ditugu. Gizateriak orohar denbora asko darama harmonian bizi ahal izateko energien arrastoetatik konesioa galduta. Bainan alderantziz, pertsonak batuta gaude, nahi edo ez, eta bananduta gauden usteari eusten diogu.

Esan dezakegu orekatzeak osatzera garamatzala eta hau gauzatzea ahalbideratzen duen eragilea inteligentzia nagusiago bat da, unibertsala. Nik Kontzientziakin identifikatzen dut. Eta ondorioz, emaitzak bakoitzari dagozkionak izango dira, arrazionalki ustez egokiena izan daitekeena baino haratago.

Medizina alternatiboa zein konbentzionala hor daude beti, eta izan daiteke aukera, nola ez, beti ere ikuspegi eta joera naturalak arrazoiren batengatik ezbadu funtzionatzen. Bainan hasiera batetik medikatzeari ematen badiogu eta sintomatologia desitxuratu, gerta liteke egoerak okerrera egitea eta ondorioz beste aukeraren batera jo beharra bere zergatia edo abiapuntua ezabatu ahal izateko, gorputza bere kabuz osatu dadin.

Hala ere osatzearen prozezuari bakoitzak ateak ireki edo ez,, hori  norberen sineskeren eskutik dator. Dela mina zein gaixotasun bat sendatuko ez denaren zihurtapenean  bazaude, seguruenik ere zeure buruari froga ahal diozu zuzen zaudela. Enbarazuan dagoen ezerk, badakizu zer eragiten duen, enbarazu.

Izatearen egoera batera eramaten zaitu ENERGIAZ BLAI prozedura honek. Badirudi energia bera edo eta berakin dabilen guzti hori aktibatu eta komunikatu eginen dela horretara eskaintzen denari eta denarekin. Ez du zerikusirk esagunak egiten zaizkigun zentzu desberdinekin, bere erara egiten du, batera edo bestera.

Argia barneratzen da Unibertsoakin “maila haundiko” komunikazioan, eta bide batez informazioaren elkartrukaketa gauzatuz, balio haundiko oparia bera, ohikoa egiten etzaiguna. Eta guzti honetan, hartzailearen edo jasotzailearen egoera-izaerak erosoa behar du izan.

Normalean frekuentziak agerikoak egiten dira saio bakoitzean, nabarmenak izateraino. Esperientzia honetan gertatzen-ematen diren sentzazioak izan daitezke desberdinak, bainan beti-beti ari berdinari egiten dio jarraipen. Edozein komentario entzutea ohikoa da, eta berehala eginen dut horietaz aipua.

Hemen ez dagokigu norabide jakin bat markatzea, frekuntziak aldatu nahi izatea edo ez dakit ze bide ematea. Hori bai, jolastu eta gozatu egiten dugu berakin. Ez da teknika bat, eta ezta ere teknika hainbaten kolekzio bat. Ez dago arau edo prozedura jakinik. Izaten egotea da. Aldatu eta kitto.

Hemen, ENERGIAZ BLAI saioan eskuekin entzuten da. Beti ere hiru saio jarraian gomendatzen da. Entzuten da…… ikutu gabe……, zentzu desberdin batekin. Hia beti zerbait atsegina sentitzen da, plazerosoa benetan. Diot hia beti, eta antzeko zerbait izan daiteke:

Burbuila esku zabalean.     Euri arinaren  antzekoa.    Txinpartak, beroa, hotza, lehorra, hezetasuna, edo hau guztia “dena batera” balitz bezala.     Irrifartsu jarri zindezke, barrea, negarra ere bai ongiaz beterik.     Zerbaitek erakarriko bazindu bezala edo eta bultzatuko bazinduen bezala.     Egon daitezke bihotz taupadak.     Txingurrituak.     Elektrizitatea.     Erakarpen magnetikoa.     Aldarapen magnetikoa.     Aire masaren dentsitate aldaketa.     Aire korronteak bezala.     Koloreak ikusi ditzakezu, ezezagunak ere tartean.     Irudi zenbait azaldu daitezke.    Minaldiren bat sortu daiteke.     Mezuren bat etorri ere.     Eta abar….

Edozein modutan ere ez goaz aurrez esagunak zaizkigun guneen bila, itxarobiderik ere ez, etorri behar duena dator, bere abiada propioa dauka. Osatze hau, bide bat egitea bezala da, errealitatean gertatzen dena, birsortuko balitz bezala, eta horretarako, Unibertsoari dagokion bibrazio berezi horrekin elkarlanean gaude. Geure ADN beregituratuko bagenu bezala. Izatearen egotea bera da, ez da errezeta bat. Argia eta Informazioa dator. Maitasuna horixe bera bihurtzen da.

Eta hemen hiru partaide  ditugu, horrela adierazi nahi bada jakina:

1) Bideratzen duena edo katalizatzen duena.

2) Jasotzen duena.

3) Kontzientzia, dardartzen duen frekuentzi desiatua dagoen eta ailegatzen den lekua, ezer ez eta dena dagoen “gune” hori. Hiru partaide, hara hemen Hirukoitasuna.

Image result for pensamientos flor

Anuncios