BIONEUROEMOZIOA

BIONEUROEMOZIOA

tomas eta idiak

Hau Karl G. Yungek esan zuen: “Gaixotasuna naturak gizakia sendatzeko egiten duen ahalegina da”..

Hainbat arrazoi tarteko, jasotako heziketak adibidez, kulturalak, erlijiosoak, etnikoak, tabuak,.. zenbait emozio ezkutarazi dizkigu eta bezeroak horretaz kontziente egin behar du. Hori da Bioneuroemozioaren (lehen Biodeskodifikazioa) egiteko nagusia. Beraz, gauza da identifikatzea eta erregulatzea norberaren egoera emozionala.

Egiteko horrek honako hiru maila edo biziegoerak izan behar ditu kontuan:

  • Adin Kronologikoa, hau da, gaur egungoa: arrazoitzen hasten garenetik gaur arterainokoa.
  • Zentzu Egitasmoa: sortu aurreko garaia, sorkuntza, jaiotza eta hiru urterainokoa.
  • Transgenerazionala: gure arbasoen gandik datorkiguna edo eta daramagun guzti hori; hirugarren eta laugarren belaunaldiari eragiten diona.

Bioneuroemozioa bezeroak erabiltzen duen edozein tratamendu mota optimizatzeko erabiltzen den metodología da, nahiz izan alopatikoa, tradizionala edo osagarria. Sintoma guztien atzean dagoen eragin biologikoen bilakaera da eta aktibarazten dituen emozioen ulertzea, berrikasketa lana egin ahal izateko eta bilakaera horretan bezeroak dituen ikuspuntuen aldaketa eginen du ezaugarri berriak aktibatuz.

Bioneuroemozioak gaixotasunaren sintomatología du abiapuntu, naturak dituen biologi programen ingurura egokitzeko. Nola egiten du?: PNL (Programazio Neurolinguistikoa) erabiliz. Hipnosi Eriksoniarra, Bizitzaren Marra landuz, Transgenerazionala eta Oroitzapen Biologi Zikloak besteak beste.

Gure barne inteligentziak, gure inkontzienteak, ezin du bereizi gertatzen denaren benekotasuna edo eta somatzen duen hori. Berarentzat dena da egia, emozioa bide batez gure barne izaeran eragiten duen bitartekari bihurtzen da. Gaixotasuna gure barne egoeraren egokitze moduko bat da, ez da arrazionala bainan bai biologikoa.

Adibidez, badakigu ADNak informazio kodifikatua duela, baina bada modu razionalean iristerik ez dugun beste informazio bat, inkontziente biologikoan dagoena kasu; inkontzienteak berak aktiba eta gauzatu dezake shok bilogiko edo emozional bat modu biologikora egokitzea, gizakion kasuan izan daitekeen bezela. Gizakiak eduki dezake shok emozional bat, baina inkontzientearentzat shok biologikoa gertatzen da. Desberdintasuna zera da: shok biologikoa erreala eta objetiboa den heinean, shok emozionala pertsonaren gogoan dago eta gogoak ezin du bereizi benetan gertatzen den zerbait edo eta ustez gertatzen ari dena.

Bioneuroemozioa hainbat teknika erabiltzen dituen metodologia da, bainan egin kontu, gure kasu partikularrean Barreneko Pakea lortzen ez dugun bitartean nekez heldu gintezkela sendatuko gaituen egoera mentalera. Emozio inkontzienteen arteko korrelazioa aztertzen du eta horrek berak dakartza biologian eragin ditzakeen aldaketak.

Pilatuta dituen erreprimitutako memoria eta gogorapenen bitartez laguntzen diogu pertsonari aurkitzen ezkututako emozioa. Gure helburu nagusia, gauzak beste modu batera izan daitezkela pentsatzen duen pertsonei zeregin horretan baikortasunez laguntzea da.

Gure gaixotasunek Bioneuroemozioarentzat zentzu biologikoa dute, egokitze biologiko bat da. Kable biologiko horiek azalaraztean osasunarekin topo egiten laguntzen digu. Arazora garamatza, ez ekiditera, berarekin bat egiten dugu eta horrela kontzientziaren argiarekin ezabatu ahal dugu gaixotasuna. Pertsonari, sendiari eta inguru sozialari eragiten diona.

Zentzu biologikoa gure zeluletako oroitzapen inteligentea modukoa da; eta hau Hamerren emaitz handietako bat da. Galdekatu gaitezen beraz: irteera biologiko honek zertara garamatza?.  Jakinean gaude bizitzaren sekretoa ez dagoela gure geneetan, eta bai gure pentsamenduetan, daramagun sineskeraz elikatzen delarik.

Herritarrak manipulatzea -gogoak, esango nuke- beti izan da eta izango da manipulatzaileen helburu nagusia, diktadoreena, eta zergatik ez, demokraziena. Egun boterea dutenen helburua ez da informatzea, desinformatzea baizik.

Bioneuroemozioa geure buruari argia sortarazten dion bidea da; sintomen esan nahiatomas ume ume ulertzen laguntzen digu. Emozioen inkoherentzian sartzeko hainbat emozio erabiltzen ditugu eta horretaz kontziente ez garenean sortzen da gure gaixotasuna. Engainura goaz eta ez dugu konprenitzen. Ze garrantzizkoa den gure emozioak ongi gestionatzea!.

Bizitzen ditugun geronen esperientziak eta geure memoria kontziente eta inkontzientean gorde hoi ditugunak, ekintza eta bizipen guztiek daramaten emozioei esker da.

Gure inkontzientean ezkutuan eta erreprimituta aurkitzen diren emozioak azalaraztea da betekizuna. Kulpabilitatea moduko emozio zein sentimentua gure biologian erreflejatzen den toxikoenetakoa da. Lekuz kanpo dago pentsatzea prozedura biologikoak prozedura psikologikoetatik at daudela eta prozedura fisikoekin zerikusirik ez duela uste izatea. Gure burmuina etengabean kontzientziari konektatua dagoen hartzaile-emaile kuantikoa da.

Fisika kuantikoak frogatzen du nola pentsatsen dugun guztiak geure inguruari eragiten diola, bide batez geure bizitzari; gure kontzientean ahal dugu justifikatu eta esplikatu gertatutakoa; baina irtenbidea inkontzientean dago, joan nahi ez  dugun leku ilun horretan, hor daude ikusi eta entzun nahi ez ditugun benetako arazoak.

Gure arbasoek gugan duen eragina konprenitzen dugunean, kontzientzi maila handiagoa lantzeko aukeran gaude; Alejandro Jodorowskik hau dio: “Denek ezagutu beharko lukete bere  Genealogi Zuhaitza. Familia gure altxorraren kaxa da edo heriotz tranpa da”. Jaiotzean programa bat daramagu gainean, bizitzan zenbait egoera gauzatzeko aurretiko lotunea.

Ez banaiz koherente sentitzen, pentsatzen  eta egiten dudanarekin, nere biologi kuantikoan ageriko da, eta ondorioz gorputzkeran. Hara hor, modu kontzientean berataz jabetzea eta egiteak duen garrantzia dagokion beharrezko aldaketa emozionalak tarteko osasuna berreskuratzeko.

“Ohikotik atera behar gara ikuz ahal izateko ze zoragarriak garen”. Pentsamendu dualetik atera Osoaren parte garen pentsamendu holistikoakin konektatzeko. Osotasun horren parte izanik informazio guztia daramagu.

Eta amak adi!:

Seme zein alabak amaren sabelean daudenean amak bizitako emozio denak, ehuneko ehunean bizitzen dituzte.

Umearen osaketa neurofisiologikoaren adin kronologikoa hiru urterartekoa da gutxi gora behera.

Eta galdetu beharrekoa ere, zer burutazio dituzte gurasoak sorkuntza aurretik? Ze desio zituzten? Nolakoak ziren euren arteko harremanak?

“Munduaren zentzua guk ematen dioguna da eta berez ez dauka. Gertakizunei ematen diegun zentzuaren arduradunak gera. Utz diezaiogun biktimak izateari, bestea salatzeari”- Epiteto, filosofo greziarra.

Bioneuroemozioak paradigma berri batera nahi du eraman gaixorik dagoen pertsona. Zerk bultzatu nau hontaraino?. Izan kontu, gure arimak neuronak baino  funtsezkoagoakin eraikiak daude, unibertsoaren ehun berdinakin

Eta azkenik Enric Corberaren esaldi mamitsu bat: “Inkontzienteki gaixotzen gara, kontzientzia hartzean modu inkontzientean sendatzen gara”.

Oharra: Jakin behar duzu gaixotasun bakoitzaren atzean liskar bat dagoela eta hau orokorrean detektagarria da. Ondorengo bideoak ikusi eta prestatzea beti izango zaizu lagungarri:

  • Triangeluak gizona ordezkatzen du eta zirkuluak emakumea.
  • Jaiotza data beti eta heriotzarena ere gertatzen bada.
  • Bezeroaren sinbolo gainean gurasoak eta jarraian berdin.
  • Anai arreben atalean sinboloak bere ordenean, abortoarena ere izan bada.Aborto
  • Aborto sinboloa.                    
  • Osaba-izeben jaiotza eta heriotza datak hartu kontuan.
  • Sendikoen izenak errepikatzen badira izan kontuan.
  • Kidea eta bere gurasoak izan kontuan.

</blockquot

Anuncios